Leonor I.a Nafarroakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leonor I.a (Erriberri, 1426ko otsailaren 2Tutera, 1479ko otsailaren 12), Nafarroako erregina izan zen 1479an.


Eduki-taula

Bizitza [aldatu]

Leonor I.a Nafarroakoa ez dakigu non jaio zen 1426an eta Tuteran hil 1479an, Nafarroako XXX. erregina (1479). Joan II.a Trastamarakoaren eta Blanka I.a Nafarroakoaren alaba; Karlos IV. Bianako printzearen arreba eta Blanka II.aren ahizpa zen. Gaston IV.a Foixko kondearekin ezkondu zen (1436). Aitaren ordez Nafarroako erregetzan aritu zen (1464-1479).

Joan II.a eta Karlos IV.a aita-semeen artean izandako tirabiren ondoren, Leonorrek Nafarroako erresumako ondorengotza-eskubidea eskuratu zuen, Karlos Vianako Printzearen eta bere ahizpa zaharragoa zen Blanka II.aren eskubideen gainetik. Karlos IV.a hil (1461) eta Blanka giltzaperatu zutenean, Leonor eta Gaston IV. Foixkoa, Vianako printze eta erregetzarako ondorengo izendatu zituzten. Leonor eta bere aita Joan II.aren artean gatazka sortu eta Gerra Zibila piztu zen; beaumondarrak printzearen alde eta agramondarrak Joan II.aren alde jarri ziren, anaia arteko borrokak piztu ziren.

1468an hil zuten agramondarrek Nikolas Etxabarri Iruñeko apezpiku eta Leonorren aholkularia. Ondorioz Joan II.ak Leonorren seme Gaston Vianako Printzea, beste alaba erabat bazter utzita, izendatu zuen Nafarroako gobernari (1469). Gaston Vianako Printzea hil zenean (1470), Leonorrek agramondarren laguntza eskatu zuen; Fernando II.a Inkisiziokoak, ordea, beaumondarren laguntza lortu zuen. Leonor bere aitaren ordez agindu zuen Nafarroan (1464-1479). Joan II.ak Aragoiko koroari uko eginarazi zion 1471an; baina, Nafarroako benetako erregina izatea 1479ko urtarrilaren 28an lortu zuen, aita hil ondoren (1479 - 1 -19); erregetzan hamabost egun baino ez zituen egin, hil egin baitzen (1479 - II - 12).

Testamentuan, Karlos IV.a Vianako printzea anaiaren titulu guztiak eskatu zituen bere ondorengotzat eta biloba Frantzisko I.a Febori utzi zion Nafarroako erreinua. Azken aholku batean esaten zion Luis XI.a Frantziako erregearengana jotzeko, laguntza behar izanez gero.

Familia [aldatu]

Aitona
Armoiries Aragon Sicile.svg Fernando I.a
Aragoiko errege
Siziliako errege
Amona
Leonor
Albukerkekoa
Aitona
Armoiries Navarre Evreux.png Karlos III.a
Nafarroako errege
Amona
Blason Castille Léon.svg Leonor
Gaztelakoa
Aita
Armoiries Aragon Sicile.svg Joanes II.a
Nafarroako errege
Aragoiko eta Siziliako errege
Ama
Armoiries Navarre Evreux.png Blanka I.a
Nafarroako erregina
Armoiries Aragon Navarre.png Leonor I.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta seme-alabak: Lau Erregina [aldatu]

Leonor ezkondu zen 1434an Foixko Gaston IV.a kondearekin. Haur aunitz izan zituen.

Ikus, gainera [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

  • Anthony, Raoul: Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar, Paris, Masson, 1931

Kanpo loturak [aldatu]


Aurrekoa
Joanes II.a
Blason Navarre.png
Leonor I.a
Nafarroako erregina

(1479)
Ondorengoa
Frantzisko I.a
Monarkia Artikulu hau monarkiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.