Begi kolore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orlegi koloreko begiak.

Begien kolorea irisaren melaninaren kopurua eta hedapenaren araberako genetika ezaugarri bat da.[1] Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbat genen prozesu konplexu bat da. Era berean, begiari kolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea.[2] Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira: marroi ilun itxurako eumelanina, eta hori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa.[3] Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da,[4] hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Gizakiek begi urdinak izatearen arrazoiak. Springer Science Business Media (Ingelesez)
  2. Begi grisak genetikaren arabera begi urdinen parekoak al dira? - Lucy Southworth, 2010. Teknologia Berrikuntzako Museoa (Ingelesez)
  3. Albinismoari buruzko informazioa. Lluís Montoliu, 2010. Espainiako Bioteknologia Zentrua (Gaztelaniaz)
  4. Gizakien melaninen osaketa. 2010. Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionala (Ingelesez)
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Begi kolore