Bhumibol Adulyadej
Wikipedia(e)tik
| Bhumibol Adulyadej | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 1946ko ekainaren 9-(e)tik | |
| Aurrekoa | Ananda Mahidol |
| Ondorengoa | Maha Vajiralongkorn |
| Koroatzea | 1950eko maiatzaren 5a |
| Dinastia | Chakri |
|
|
|
| Jaiotza | 1927ko abenduaren 5a Cambridge, Massachusetts, AEB |
| Ezkontidea | Sirikit Kitiyakara (1950eko apirilaren 28tik) |
| Senideak | Aita: Mahidol Adulyadej Ama: Srinagarindra |
| Erlijioa | Budista |
| Sinadura | |
Bhumibol Adulyadej (Thailandieraz: ภูมิพลอดุลยเดช) (Cambridge, Massachusetts, AEB, 1927ko abenduaren 5a) Thailandiako erregea da.
Bangkoken eta Lausanan ikasi zuen. 1946ko ekainean Thailandiako errege izendatu zuten; lehengo erregea, haren anaia nagusia, tiro batez hilik agertu baitzen. Erregeordetza kontseiluak gobernatu zuen hasieran, eta 1950eko maiatzaren 5ean Rama IX.a izenaz koroatu zuten Bhumibol Adulyadej. Lan handia egin zuen gobernu erabat zibila ezartzeko 1991n militarrek eman zuten estatu kolpearen ondotik, eta demokraziaren aldeko manifestazioetan parte hartu zuen 1992an.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.