Blagovextxensk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Blagovextxensk

Blagovextxensk
Blagovextxensk gauez
bandera

armarria

Izen ofiziala Благовещенск
Estatua ErrusiaErrusia
Oblast-a Amur
Koordenatuak

50°17′N 127°32′E / 50.283°N 127.533°E / 50.283; 127.533Koordenatuak: 50°17′N 127°32′E / 50.283°N 127.533°E / 50.283; 127.533

Blagovextxensk non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Blagovextxensk
Eremua 353 km²
Posta kodea 675000-675999
Biztanleria 214.390 bizt. (2010)
Dentsitatea 607,34 bizt./km²
Sorrera 1856 (hiri izaera 1858tik)
Telefono aurrizkia 4162
http://www.admblag.ru/

Blagovextxensk (errusieraz: Благовещенск) Errusiako hego-ekialdean dagoen Amur oblastaren hiriburua da. Amur eta Zeia ibaien bilgunean dago, Txinako mugaren ondoan[1]. 2010ean 214.390 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniarren propaganda-posterra, hiria hartu zutenekoa (1921-1922)

Blagovextxensk 1856. urtean sortu zuten, errusiarrek Ust-Zeisk izeneko postu militar bat ezarri zutenean. 1858an oraingo izena ipini zioten, hiri izendatu zuten, eta Amur oblast-eko hiriburu administratibo ere egin zuten; Alexandro II.a Errusiakoak hiria sortzeko ukaz edo agiria eman zuen 1858. urteko uztailaren 17an. 1877rako 8.000 biztanle inguru zituen.

XIX. mendearen amaieran ibai-portu eta merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Txinako muga ondoan egoteagatik. 1913an trenbide Transiberiarrarekin lotu zen.

1919. urtean, Errusiako Gerra Zibilean, Japoniako armadak hiria hartu zuen; hainbat aldaketa administratibo jasan zituen hurrengo hamarkadetan, eta 1948. urtean berreskuratu zuen Amur oblast-eko hiriburutza.

1980ko hamarkadaren amaiera arte, Sobietar Batasuneko beste eskualdeetako biztanleek eta atzerritarrek mugatua zuten sarbidea; hori dela eta, kriminalitatea oso txikia zen hirian, baina ekonomia-hazkundea ere oso motela zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Blagovextxensk)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 0.2 7.0 20.3 27.9 34.7 37.5 37.7 36.9 33.5 28.0 13.4 3.6 37.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −16.6 −10.1 −0.9 10.4 19.2 25.1 27.1 24.7 18.7 8.6 −5.1 −15.0 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) −22.7 −16.9 −7.2 4.1 12.4 18.8 21.5 19.2 12.4 2.7 −10.3 −20.3 1.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −44.5 −45.4 −35.7 −17.7 −7.5 0.1 8.2 4.4 −4.3 −24.8 −32.9 −41.2 −45.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −27.4 −22.5 −13.0 −1.7 6.1 13.2 16.8 14.6 7.3 −2.0 −14.6 −24.6 −3.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6 5 10 31 42 91 131 125 73 26 14 9 563
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.09 0.03 0.5 8 13 15 15 16 14 7 0.3 0 89
Elur egunak (≥ 1 mm) 11 7 8 6 1 0 0 0 0 5 10 12 60
Eguzki orduak 139.5 194.9 226.3 222.0 251.1 255.0 226.3 226.3 168.0 189.1 156.0 124.0 2378.5
Hezetasuna (%) 73 68 62 55 55 69 76 78 72 61 67 74 67.5
Iturria: [3]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian bi eliza ortodoxo daude, antzokiak, bi parke, lau zinema, museo bat eta kulturgune bat. Bi unibertsitate daude: Blagovextxenskeko Estatu Unibertsitate Pedagogikoa eta Amurko Estatu Unibertsitatea.

2003. urtetik hona, zinema-foroa antolatzen da hirian, "Amurko Udazkena" izenpean.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobus-zerbitzuaz gain, trolebusak, taxiak eta marshrutkak dabiltza hirian. Amur ibaia zeharkatzeko ontziak ibiltzen dira, eta ibaia izozten denean, aerolabangailuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blagovextxensk Aldatu lotura Wikidatan