Amur oblasta
|
Amur oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Blagovestxensk
50°16′″N 127°32′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 50°16′″N 127°32′″E / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
||
| Lurralde mota | Oblasta | ||
| Azalera |
363700 km² | ||
| Barruti federala | Ekialde Urruna | ||
| Biztanleria | 864500 (2009) | ||
| ISO 3166-2 | RU-AMU | ||
| Web | www.amurobl.ru | ||
Amur oblasta (errusieraz: Аму́рская о́бласть, Amurskaya oblast) Errusiako banaketa administratiboko subjektu federal bat da. 363.700 km²-ko azalera du eta 2009an 864.500 biztanle zituen. Hiriburua Blagovestxensk da (219.221 biztanle 2002an[1]).
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Amur oblasta Siberiako hegoekialdean dago, Moskutik 8.000 kmra. Iparraldean Sakha Errepublikarekin du muga, ekialdean Khabarovsk kraiarekin eta Juduen Probintzia Autonomoarekin, hegoaldean Txinarekin eta mendebaldean Zabaikalski kraiarekin. Iparraldean Stanovoi mendiek Sakhatik bereizten dute. Ibai nagusiak Zeia eta Amur dira.
Talde etnikoak [aldatu]
Biztanleen %86,8a errusiarrak dira, %6,7a ukraniarrak eta %1,7a bielorrusiarrak[2].
Ekonomia [aldatu]
Errusiako Ekialde Urruneko hidroelektrizitatearen %75a Amurren ekoizten da. Industria sektore nagusiak egurgintza eta elikagaien produkzioa dira[2].