Bordighera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bordighera

Izen ofiziala Bordighera
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Imperia
Eskualdea Liguria
Alkatea Maurizio Zoccarato
Herritarra Bordigheratar
Koordenatuak 43°47′N 7°40′E / 43.783°N 7.667°E / 43.783; 7.667Koordenatuak: 43°47′N 7°40′E / 43.783°N 7.667°E / 43.783; 7.667
Bordighera is located in Italia
Bordighera
Eremua 10.41 km2
Garaiera 5 m
ISTAT kodea 008008
Posta kodea 18012
Biztanleria 10.654 bizt. (2007)
Dentsitatea 1.023,44 bizt./km²
http://www.bordighera.it/


Bordighera Italiako Liguria eskualdeko Imperia probintziako hiri eta udalerri bat da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Bordighera, Monetek margotua

Hiria K. a. IV. mendean sortu zuten liguriarrek.

Historikoki neguko resort garrantzitsu bat izan da, bereziki Ingalaterrako bisitari jubilatuentzat, eta ospetsua da bere kostaldeko paisaia ederragatik. Bere lore eta palmondoak oso ospetsuak dira, esportatuak izan direlarik, eta Erromako San Petri basilikan Erramu Igandean erabilitako palmondo hostoak hemendik datoz. Côte d'Azurreko floraren bilduma bakarra erakusten duen museo bat dago.

1682tik Napoleon Bonaparteren garairarte, Bordighera inguruko haranetako herriek osatutako errepublika txiki baten hiriburua izan zen.

Hiri honetan ospatu zen 1941eko otsailean Bordigherako elkarrizketa ospetsua Francisco Franco eta Benito Mussolini diktadoreen artean.

[aldatu] Toki interesgarriak

[aldatu] Arkitektura zibila

  • Palazzo Comunale.
  • Palazzo del Parco.
  • Villa Margherita.
  • Villa Garnier.

[aldatu] Kultura

George MacDonald idazle eskoziarra hemen bizi izan zen, baita lan egin ere urte garai batzuetan. Bere etxea britainiar koloniaren gune kultural garrantzitsua izan zen. Antzinako eliza anglikanoaren hilerrian lurperatua dago.

Hiri honetan hil zen, 1908an, Edmundo de Amicis idazle ospetsua, bere lanen artean 1886ko Cuore (Bihotza) liburua nabarmentzen delarik.

Bordigherak, aitzina, Bordigherako Umorearen Nazioarteko Jaialdia hartzen zuen, historieta, tira komikoa, zine komedia, marrazki bizidun eta umorismoari orokorrean eskainitako jaialdirik garrantzitsuenetako bat zena. 1947an inauguratu zuen Cesare Perfetto kazetariak eta 52 aldiz ospatu zen 1999 arte.

[aldatu] Eboluzio demografikoa

  • 1861: 2358 biztanle
  • 1871: 2357 biztanle
  • 1881: 3026 biztanle
  • 1901: 4843 biztanle
  • 1911: 5470 biztanle
  • 1921: 6142 biztanle
  • 1931: 7256 biztanle
  • 1936: 7334 biztanle
  • 1951: 8515 biztanle
  • 1961: 11252 biztanle
  • 1971: 11654 biztanle
  • 1981: 12043 biztanle
  • 1991: 11129 biztanle
  • 2001: 10292 biztanle

[aldatu] Herri mugakideak

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bordighera
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak