Benito Mussolini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benito Mussolini eta Adolf Hitler

Benito Amilcare Andrea Mussolini 1883ko uztailaren 29an Dovia di Predappio herrixkan jaio zen Italian eta 1945eko apirilaren 28an Giulino di Mezzegran hil.

Gaztetan sozialista erradikala zen arren, gerora ultranazionalismoa besarkatu zuen eta alderdi faxista sortu. Lehen Mundu Gerratearen osteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urriaren 22an, Erromarainoko Martxaren ondorioz, "Duce" (diktadore) bihurtu zen. Etiopia eta Albania inbaditu zituen, Francori laguntza eman eta Bigarren Mundu Gerran Hitlerren alde jarri.

Italiar armadaren porrotaren ostean, 1943an estatu kolpe baten bidez agintetik bota eta atxilotu egin zuten. SS komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean errepublika faxista bat sortu zuen, baina aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, Suitzara ihes egiten saiatu zen. Erresistentziako talde batek harrapatu eta Clara Petacci bere neskalagunarekin fusilatua zuen.