Bruno Walter
Wikipedia(e)tik
Bruno Walter (Berlin, Prusiako Erresuma, 1876ko irailaren 15a - Beverly Hills, Kalifornia, AEB, 1962ko otsailaren 17a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Ospetsu bihurtu zen Mozarten eta Mahlerren lanen interpretazioengatik. 1901. urtean Mahlerren laguntzaile izan zen Vienan, eta handik aurrera, haren lanak eman zituen ezagutzera. Vienako operako (1901-1902), Municheko operako (1913-1922) eta Berlingo udal-operako (1925-1929) zuzendari izan zen. Salzburgoko eta Edinburgoko musika-jaialdien zuzendari izan zen. 1946. urtean Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua. Askotan zuzendu zituen Metropolitan operako orkestra eta New Yorkeko orkestra filarmonikoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.