Brusela-Hiriburua eskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:52, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Brusela-Hiriburua eskualdea (frantsesez Région de Bruxelles-Capitale, nederlanderaz Brussels Hoofdstedelijk Gewest) edo Bruselako eskualdea (frantsesez Région Bruxelloise, nederlanderaz Brusselse Gewest) Belgika estatua osatzen duten eskualdetako bat da, Flandria eta Waloniarekin batera.

Hizkuntzak eta demografia

Eskualdea, elebiduna legearen arabera, Belgikako komunitate biko biztanle ditu: frantses-hiztunak eta nederlandera-hiztunak. Estatistiken arabera eskualdeko %45a frankofonoa da, %15a nederlandera-hiztuna eta %40a elebiduna (horrexegatik frantsesa da eskualdeko lingua franca). Bruselako eskualdean hainbat nazioarteko erakundeak izaki, Europar Batasunako beste herrialdeko etorkinen dentsitate handienetariko bat dago. Badaude baita ere Magrebetik (batez ere Marokotik), Turkiatik, Amerikatik, Afrikatik (batez ere Kongoko Errepublika Demokratikotik) eta Ekialdeko Europatik etorritako etorkin asko.

Historia

1989ko ekainaren 18tik bruselarrek, lehendabizikoz, bere eskualdeko parlamenturako ordezkariak hautatu zituzten. Geroztik, Brusela Flandria edo Valonia bezalako eskualde bihurtu zen.

Banaketa administratiboa

Eskualdeak 19 udalerri (communes edo gemeenten) ditu, Bruselaren inguruan. Hauexek dira (posta kodearekin):

Kirolak

RSC Anderlecht dugu eskualde eta herrialde osoko futbol talde nagusia.

Kanpo Loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brusela-Hiriburua eskualdea Aldatu lotura Wikidatan