Flandriako Brabante
Flandriako Brabante[1] (nederlanderaz Vlaams-Brabant eta frantsesez Brabant flamand) Belgika eta Flandriako lurraldea da, erdialdean kokatuta dagoena, Brabanteko dukerriaren mendebalean. 2106 km²-ko azalera dauka, eta 1.060.232 milioi biztanle zituen 2008an. Hizkuntzek bitan banatzen dute: flandriera iparraldean eta valoniera hegoaldean.
Leuven (90.706 bz. 2007an) hiriburua da.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Lurralde lau hezea eta oparoa da, Gette, Haine, Lasne, Orne, Senne, Thines eta Yssche ibaiek zeharkatua.
Mugakideak[aldatu]
Iparraldean Anberesko probintzia, ekialdean Linburgo (Flandria), hego-ekialdean Liejako probintzia, hegoaldean Valoniako Brabante, hego-mendebaldean Hainaut eta mendebaldean Ekialdeko Flandria mugakide ditu.
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza (barazkiak, laboreak, azukre-erremolatxa) eta era askotako aziendak. Lurren % 10 basoa da (Soigneseko oihana). Brusela Brabant dukerriko hiriburua izateak garapen ekonomikoa bultzatu zuen inondik ere, bertara bildu baitzen Flandesko ehun industria: Anderlecht, Eigenbrakel, Brusela (bertan lantzen da «brabant» izeneko liho mota). Eraikuntza materialak, kimika eta burdingintza industria (Senne, Brusela-Charleroi ubidea). Janari industria (garagardoa, etab.).
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez)Probintziako webgune ofiziala
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.