Cabo Verdeko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cabo Verdeko historian hiru faktorek eragin dute: portugaldarrak iritsi aurretik ez zegoen inolako gizakirik; gizakien eraginez ekosistema gero eta hauskorrago bilakatu da denboraren poderioz; Ameriketatik Afrikako gainerako herrialdeak baino hurbilago dago. Hori guztia dela eta, desberdin samarra da horko historia gainontzeko Afrikaren aldean.

Esan bezala, Cabo Verden ez zegoen gizakirik portugaldarrak 1460an heldu zirenean. Portugalgo Inperioan barnan kokatu zituzten uharteak, eta Afrikako kostaldetik urrun samar egoteagatik, Cabo Verde urez hornitzeko geldigune inportante bilakatu zen Portugalgo marinelentzat. Gainera, azukre-kanabera landatu zen eta, geroago, esklabotza-merkataritzan paper garrantzitsua jokatu zuten uharteek.

Amílcar Cabral
AEDko seiluan

Portugalgo Inperioko beste tokien aldean tratu hobexeagoa jaso arren, metropoliko diktadura erori zenean Cabo Verdek independentzia lortu zuen (1975), batik bat Cabo Verde eta Guinea-Bisauren Independentziarako Alderdi Afrikarraren (PAIGC) ahaleginei esker. Independentziaren ostean, alderdi hori Cabo Verde eta Ginea-Bissau herrialde berean batzea saiatu zen, baina Ginea-Bissaun, 1980an, estatu-kolpe batek asmo horiek bertan behera utzi zituen.

Cabo Verden, lehendabiziko hauteskunde demokratikoak 1991n egin ziren. Movimento para a Democracia alderdiak irabazi zituen. Bost urte geroago berriro irabazi arren, 2001ean eta 2006an PAICV (aurreko PAIGC) alderdiak irabazi zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cabo Verdeko historia Aldatu lotura Wikidatan