Etiopiako historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aksumgo zutarria, Aksum

Etiopiako historiaren jatorria K. a. II. mendean hasitako Aksumgo Erresuman dago. IV. mendean kristautasuna herrialde hartan ezarri zen. Arabiarrek Meka hiria 570ean hartu zutenean, erresuma boteretsuaren gainbehera hasi zen. Hala ere, XV-XVI. mendeetan lurraldearen gehiengoa berriz konkistatu zuten.

1855. urtean, Kassa buruzagi indartsu batek herrialdea bateratu eta enperadore izendatu zuen bere burua. Baina XIX. mende amaieran Italia estatu sorberrian barneratzen eta indarra hartzen hasi zen, izen berria ipiniz: Abisinia.

1952an NBEk Etiopia eta Eritrearen bateratzea onartu zuen, azken hau probintzia bihurtuz. 1974ean militarrek Haile Selassie (Ras Tafari) enperadorea irauli zuen. 1977an, beste estatu kolpe batek estatua sobietartu zuen, SESBek Afrikan zuen estatu gogorrena bihurtuz. 1991 arte, estatu buru, gobernu buru eta Langileean Arderdi buru Hailé Mariam Menghistu kolonela izan zen. Urte horretako maiatzean, Etiopiar Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzaileak eta haren gidari Meles Zenawik gobernua armez irauli eta presidente izandu ondoren erreforma politikoak hasi zituen, erregimen marxista bertan behera utziz. Horrela, Etiopia NDFen eta Munduko Bankuan sartu ahal izan zuen, 1995an hauteskunde askeak eginez eta konstituzio demokratiko bat aldarrikatuz. 1997an Eritrearekin gerran hasi eta garaile amaitu zuen 2000. urtean, NBE eta Afrikar Batasunaren laguntzarekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etiopiako historia Aldatu lotura Wikidatan