Katalauniako Zelaietako Gudua
Katalauniako Zelaietako Gudua | |||
---|---|---|---|
Alphonse de Neuvilleren margolana | |||
Data | 451ko ekainaren 20 | ||
Lekua | Egungo Châlons-en-Champagne inguruan | ||
Koordenatuak | 49°00′N 4°30′E / 49°N 4.5°E | ||
Emaitza | Hunoen porrota eta erromatar/bisigodoen garaipen estrategikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Katalauniako Zelaietako Gudua edo Chalonseko Gudua 451eko ekainean gertatu zen, oraingo Châlons-en-Champagne herrian, gaur egungo Champagne-Ardenne eskualdean (Frantzia).
Bertan, Flavio Aezioren gudarosteak Atilaren gudarostearen aurka borrokatu zuen. Mendebaldeko Erromatar Inperioko gudaroste konfederatua, bisigodoz, alanoz, frankoz eta erromatarrez osaturik zegoen. Hunoena, berriz, heruloez, ostrogodoez, burgundiarrez, gepidoez, turingiarrez, hunoez eta beste hainbat herrietako jendez.
Hunoak borrokara iritsi zirenerako, Rhin eta Sena arteko lurraldea arpilatzen ehun egun baino gehiago zeramatzaten eta ondoren hiru astez ongi defendatutako Orleans hiria setiatzen. Hiria hartzea lortu zuten egun berean, harrapakina eta gatibuak segurtatzen zituzten bitartean, hegoaldetik Aezioren tropak iritsi ziren. Tropa hauek lau asteko bidea besterik ez zuten egina kanpainan eta ongi hornituta zeuden; ondorioz hiria berreskuratu eta Rhineraino jazarri zuten Atila. Borrokari ekitea beste erremediorik ez zitzaion geratu hunoen gudarosteari.[2].
Gudu horretan bertan, Teodoriko I.a errege bisigodoa hil zen, eta, orduan bertan, bere seme zen Turismundo izendatu zuten bisigodoen errege. Teodorikoren heriotzak, indar gehiago eman zien oraindik bisigodoei, eta Atilaren ostrogodoak atzera bidali zituzten. Atilak, bere helburua lortzerik ez zuela ikusi zuenean, bere gudarosteko pertsona batzuei, kanpamentura joan eta ehortz sutzar bat prestatzeko esan zien. Izan ere, Flavio Aezioren kontraerasoaren beldur baitzen. Baina jeneral erromatarrak ez zuen halakorik egin, eta Atilari joaten utzi zion.
Horrela, Flavio Aeziok ez zuen aprobetxatu Atilaren porrota arerio hau suntsitzeko, bisigodoen aurkako kontrapisu gisa mantentzea interesgarria zelako. Erabaki horrek ahalbidetu zien hunoei berrantolatzen eta Galia eta Italia erasotzeko aukera berria izan zuten hurrengo urtean, armada boteretsuago batekin.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Davies, Norman, Europe:A History, (Oxford University Press, 1996), 232.
- ↑ (Gaztelaniaz) SOTO CHICA, José.- Imperios y bárbaros : la guerra en la edad oscura. Madril: Desperta ferro argitaletxea, 2019. orr.103-116. ISBN 978-84-120978-0-7.