Christophe Laporte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christophe Laporte

Bizitza
JaiotzaLa Seyne-sur-Mer1992ko abenduaren 11 (31 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
AVC Aix-en-Provence 2013-2013
Marseille 13 KTM (ikaslea)2012ko abuztuaren 1a-2012ko abenduaren 31
Cofidis 2014-2021
LottoNL–Jumbo 2022-
VS Hyérois (en) Itzuli 2011-2011
AVC Aix-en-Provence 2012ko urtarrilaren 1a-2012ko uztailaren 31
 
Posizio edo espezialitateaEsprinterra
Pisua76 kilogramo
Altuera189 zentimetro

Twitter: LAPORTEChristop Instagram: chris_lap Edit the value on Wikidata

Christophe Laporte (La Seyne-sur-Mer, 1992ko abenduaren 11a) txirrindulari frantziarra da. 2014tik profesionala, gaur egun Jumbo-Visma taldean dago.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoan urteko lehen garaipena lortu zuen París-Nizako, lehen etapa irabazita, liderraren maillot horia janzteko ere balioko ziona. 6 kilometroren faltan, Primož Roglič eta Wout van Aert taldekideekin, erasoa jo zuen, eta hirurok bakarrik helmugaratu ziren, tropelari 19 segundoko aldea aterata. Liderraren maillotari eutsi zion hurrengo bi etapetan, baina lidergoa utzi zuen erlojupeko 4. etapan, Van Aert taldekidearen eskuetan utziz. Wollongongen jokaturiko Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Remco Evenepoelen atzetik. Laportek, tropelari gailendu zitzaion zion esprintean; Evenepoel belgikarra 2 minututik gorako aldearekin helmugaratu baitzen.

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasikoen denboraldia Omloop Het Nieuwsblad lasterketarekin hasi zuen, 3. amaitu zelarik. Proba hau, Dylan van Baarle taldekideak irabazi zuen, tropelarekiko 20 segundoko aldearekin, eta Laportek hirugarren bukatu zuen Arnaud de Lieren atzetik. Egun bat geroago, Kuurne-Brusela-Kuurne lasterketan parte hartu zuen, 6. postuan amaituz.

Gante-Wevelgem klasikoan, Van Aert taldekideak erasoa jo zuen helmugara 32 kilometro falta zirenean, eta Laporte izan zen erritmoa jarraitu ahal izan zion bakarra. Bi txirrindulariak elkarrekin iritsi ziren helmugara, Van Aertek Christophe lehena izan zedin utziz, klasiko honen garaipena lortuz eta, bidenabar, garaipena lortu duen laugarren frantziarra bihurtuz.

Hiru egun geroago, Flandrian Zehar lasterketan gailendu zen, Oier Lazkanoren aurrean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015

2017

2018

2019

2021

2022


2023

2024

Sailkapen orokorra lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulia 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023
Italiako Giroa
Frantziako Tourra 127. 157. 133. 124. UT 107. 91. 74. 80.
Espainiako Vuelta

Klasikoak eta Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Omloop Het Nieuwsblad UT 91. UT 31. 13. 3. 5.
Kuurne-Brusela-Kuurne UT 85. 76. 8. 6.
Milan-San Remo 129. 85. 30. 13. 61. 102. 22. 22. 13.
E3 Harelbeke UT X 2. 23.
Gante-Wevelgem UT UT 15. 4. 39. UT 78. 2. 1.
Flandrian Zehar UT 16. 16. 9. X 2. 1.
Flandriako Tourra UT UT UT 82. 11. 9. 14.
Scheldeprijs 29.
Paris-Roubaix 103. 20. 39. 68. 33. 6. UT 10.
Flèche Brabançonne 18.
Amstel Gold Race X 109.
EuroEyes Cyclassics UT 25. X X UT
Bretagne Classic 37. UT UT 17. UT 75.
Quebeceko Sari Nagusia X X 39. 6.
Montrealgo Sari Nagusia X X 75. 28.
Paris-Tours UT 44. 112. UT 72. 54. 39. 6.
Munduko errepideko txapelketa UT UT UT 2. UT
Europako errepideko txapelketa X X UT 1.
Frantziako errepideko txapelketa 88. UT UT 48. 17. 30. 7. UT
Frantziako erlojupeko txapelketa 5.

—: no participa
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frantzia Cofidis (2014-2021)
    • Cofidis, Solutions Crédits (2014-2019)
    • Cofidis (2020-2021)
  • Herbehereak Jumbo-Visma (2022-)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]