Chronicon Albeldense
Codex Vigilanusen Toledotarrak |
||
| Egilea | Ezezaguna (881) | |
| Generoa | Agirien bilduma | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko hizkuntza | Latina | |
| Herrialdea | Iruñeko Erresuma | |
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Albeldako kronikoia | |
Chronicon Albeldense latinez idatzitako eta 881ean amaitutako eskuizkribua izan zen. Kronika moduan idatzia, antzinaroa eta Hispaniako historia azaltzen du, bere garaietako iturri bakarrenetariko bat izanik.
Chronicon Rotense eta Chronicon Sebastianense eskuizkribuekin batera, Alfontso III.aren Kronika osatzen du[1] eta azken honekin eta beste agiriekin batera baita Rodako kodexa ere.
Lehendabiziko bertsioa 881ekoa da. Gero 882 eta 883 urteetako pasarteak gehitu zituzten. Kronika urte hartako azaroan bukatzen da.
Albeldense izenondoa du Albelda de Ireguako San Martin monasterioan kopiatu zutelako. 976an "Vigila" izeneko monje batek egin zuenez, Codex Vigilanus izena ere badu[2][3]. Hala ere, bertsio osoena Espainiako Historiako Erret-Akademiak du eta 951 inguruan San Millán de Yusoko monasterioan egin zuten.
Kronikak hainbat testu ditu: Toledoko kontzilioen kanonak, Liber Judiciorum bisigodoa, Muhammaden bizitzari buruzko istorioa, egutegi bat eta, lehendabizikoz mendebaldeko Europan, arabierazko zenbakien irudikapena.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Zum Neogotismus und den Zusammenhängen zwischen den Chroniken des Zyklus siehe Jan Prelog, Die Chronik Alfons’ III., Frankfurt 1980, S. CXLIII-CLXIII (Überblick über die ältere Forschung ebd. S. XLVI-LXXIX); Bonnaz S.LXXXVIII-XCIII; Bronisch (1998) S. 371-395
- ↑ Bishko, Charles Julian (1948ko urria), «Salvus of Albelda and Frontier Monasticism in Tenth-Century Navarre», Speculum 23 (4): 559-590, http://links.jstor.org/sici?sici=0038-7134%28194810%2923%3A4%3C559%3ASOAAFM%3E2.0.CO%3B2-H
- ↑ Sánchez-Albornoz, Claudio (1967), El autor de la Crónica llamada de Albelda, Investigaciones sobre historiografía hispana medieval, Buenos Aires: Bonnaz S. LIX-LX, 66-79. orr.