Cockney
Cockney Erresuma Batuko Londres hiriburuko geografia eta hizkuntzarekin lotura duen izendapena da.
[aldatu] Geografia izendapena
Alde batetik, langile mailako londrestarrak deitzeko izendapena da, bereziki, hiri-eremuko biztanleei deitzeko. Zehazteko cockney bat Aldgate, Bethnal Green, Bow, Hackney, Limehouse, Mile End, Old Ford, Poplar, Shoreditch, Stepney, Wapping eta Whitechapel barrutietako biztanlea da. Antzinako usadio zahar baten arabera, izendapen hau Bowko kanpaiak, hots, Cheapside barrutian dagoen St. Mary-le-Bow elizako kanpaiak entzun daitezkeen eremuaren barnean bizi den pertsona izendatzeko soilik erabili daiteke.
[aldatu] Hizkuntza izendapena
Bestaldetik, gizatalde honek mintzatzen duen ingeles mota berezia deitzeko izendapena ere bada. Cocney jendeak berezko dialekto, doinu eta ahoskerak ditu, eta sarritan cockney kale hizkera erabili ohi dute.
Zinema munduan cockney hizkeraren adibide garbiena Michael Caine aktorea da, bere jaiotze hizkera hau baita.
Honako hauek fikziozko idazlanetan agertu ohi izan diren cockney hizkeraren adibideak dira:
- Eliza Dolittle-ren pertsonaia, Pigmalion eleberria, George Bernard Shaw idazle irlandarraren idazlana (ikus gainera, My Fair Lady).
- Liza de Lambeth, William Somerset Maughamen eleberria.
- Alfie, izen bereko pertsonaia agertzen den filma, Michael Caine aktoreak antzetua.
[aldatu] Izendapenaren historia
Izendapena gutxienez 1600tik aurrera erabilia da, orduan Samuel Rowlands-ek bere The Letting of Humours Blood in the Head-Vaine idazlan satirikoan "Bowko kanpaien cockneya" ("a Bow-bell Cockney") aipatu zuen. John Minsheu-ek (edo Minshew) bere 1617ko Ductor in Linguas idazlanean, izendapena bere gaur egungo esanahiaz erabili zuen lehenbiziko hizkuntzalaria izan zen. Halere, aurkeztutako esanahi hauek baieztapen soil batzuk besterik ez dira ('cock' eta 'neigh', edota latinezko incoctus). Handik denbora batera, Oxford English Dictionary hiztegiak azaltzen duenez, bere jatorria cock ("oilar") eta egg ("arraultz") hitzetan oinarritzen du, bere lehenbiziko esanahia "itxura arraroko arraultza" (1362) izan zelarik, gero izendapen hau baserritar heziketako pertsona ezjakin bat izendatzeko erabilia izan zen (1521) eta beranduago esanahia gaur egun ezagutzen duguna kontzeptuari lotu zitzaion.
St. Mary-le-Bow eliza Londresko Sute Handiarekin batera erre eta Christopher Wren-ek berriz berreraiki zuen. Bere kanpaiak 1941an Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania Naziaren bonbardaketen ondorioz suntsitu eta 1961ean ordezkatuak izan zirenez, "benetako" cocneyak jaio ez ziren denboraldi bat ere egon zela aipatu ohi da.