Concepcion Gangoiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Concepcion Gangoiti
Bizitza
JaiotzaLarrabetzu1883ko uztailaren 31 (140 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Concepcion Ignacia Gangoiti Agirre (Larrabetzu, 1883ko uztailaren 31 -)[1] [2] gerraurreko maistra eta irakaskuntza-ekintzailea izan zen, batzuetan “Señora de Uriarte” moduan ere aipatua izan zena. Irakaskuntzan eta eskola mailan lan eskerga egin zuen arren, agiri idatzietan oso ikusezina den horietarikoa denez zaila da gaur egun orduko datuak topatzea. Irakasle ikasketak egin zituen Bizkaian, Euskal Herriko Unibertsitateko Magisteritza Eskolako ikertzaileek Emakumeak Hitza eta Bizitza argitalpenean halaxe jaso dute.[3]

Euzko Ikastola Batzako bultzatzailea izan zen, eta erakunde horretako lehendakariordea baita 1931-32 urteen artean. Era berean Belostikaleko eskoletako administrazio-taldeko kidea ere. 1932an Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Belostikale. Gangoiti administrazio-kidea izan zen kale honetako eskolan.

1931ean Katalunian katalanaren irakaskuntzaren onarpena eskola eta ikastetxe guztietarako lortu zutenean Espainiako Errepublikaren aginduz, Gangoitik hainbat ekimenetan parte hartu zuen euskararentzat ere onarpen berdina lortzeko. Adibidez 1932an Euzko Gaztedi, Emakume Abertzale Batza eta Eusko Irakasle Bazkunak bultzatuta, Bilbon Euzkal Eskolen Federakuntza sortu zuten.[4]

Erakunde horretan kide izan zituen Francisco Horn, Elias Gallastegi, Manuel de Egileor eta Jose Villalonga. Euren helburuen artean irakaskuntza euskalduna bultzatzea, aisialdia gogoan hartzea, eta euskal dantzak, antzerkia eta musika sustatzea ere bazeuden. Elkartea frankistak sartu arte funtzionatu zuen.

Bere izena Zeanuriko parrokoa zen Benito de Atutxa apaizak aipatu zuen, baseliza batean konponketa lanak egiteko hark sortu zuen batzorde batean aurkitzen dugu: Gorbeiako baseliza, hain zuzen ere, Egiriñaon kokatuta. Aipamena Arratiako Pastoral Barrutiaren blogean aurkitu dezakegu.[5] Concepcionekin batera beste hauek ere agertzen ziren: "Benito de Atutxa parrokoa bera, Isabel Azkue de Belausteguigoitia, Juana Chalbaud de Rotaeche eta Gorbeiako artzaina zen Antón de Echevarria (1931ko bagillan).

Gerra ondoko bere aipamen bakarra Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoarekin lotuta aurkitzen dugu: 1980.ko memorian Bizkaiko Foru Aldundiak izendatutako ordezko batzordekideen artean azaltzen da Gangoiti, Tomas Uribeetxebarria Kultur Alduna, Pedro Lopez Merino Ingurugiro Alduna, Mikel Etxebarria, Ander Manterola eta Jose Etxegarairekin batera.[6]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 228.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Registros disponibles para Concepción Yganacia (Concha) Gangoiti Aguirre - MyHeritage» www.myheritage.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  2. Gangoiti Aguirre, Concepcion Ygnacia. (1883). «Bataio-agiria.» internet.aheb-beha.org (SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA) (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  3. Emakumeak, hitza eta bizitza : 90 urte Emakume Abertzale Batza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2012 ISBN 9788498607376. PMC 879361424..
  4. «JOSÉ LUÍS ANASAGASTI, EL CATIRE» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  5. Kortazar, Jose Mari. (html) A los 80 años de los siete muertos en Zeanuri, 1937.04.07. (Noiz kontsultatua: 2018.02.09).
  6. (PDF) Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren Memoria 1990. (Noiz kontsultatua: 2018/02/09).