Corpus Christi (Texas)
|
Corpus Christi |
|||
|---|---|---|---|
| — Hiria — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Corpus Christi | ||
| Herrialdea Estatua |
Texas |
||
| Koordenatuak | 27°44'34′0″N 97°24'7′″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 27°44'34′0″N 97°24'7′″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 1.268 km2 | ||
| Garaiera | 0 m | ||
| Posta kodea | 78401>78418 |
||
| Biztanleria | 305.215 bizt. | ||
| Dentsitatea | 240,71 bizt./km² | ||
| http://cctexas.com | |||
Corpus Christi Estatu Batuetako hiria, Nueces konderrian kokatua (Texas), Nueces ibaiaren bokalean.
1838. urtean sortu zen, eta Estatu Batuetako erroldaren arabera, 2010ean 305.215 biztanle zituen, eta 240,7 biztanle/km²-ko dentsitatea. Industria kimikoa eta metalurgia ditu: zinka, aluminioa, etab. Petrolio eta kotoiarentzat ontziratze-portua du, baita unibertsitatea ere (1947an sortua).
Mexikoko golkoan dagoenez, arrantzarako eta ur-kiroletarako (windsurfa adibidez) aproposa da.
Eduki-taula |
Demografia [aldatu]
Estatu Batuetako 2010eko erroldaren arabera, Corpus Christik 305.215 biztanle zituen. Horietatik % 80'92a arraza zurikoak ziren, % 4'34a afroamerikarrak, % 0'64a amerindiarrak, % 1'84a asiarrak, % 0'09a Pazifikoko uhartearrak, % 9'68a beste arrazetakoak eta % 2'5a bi edo arraza gehiagokoak. Biztanleriaren % 59'69a hispaniarrak ziren.
Klima [aldatu]
Corpus Christi klima subtropikal hezea du, Mexikoko golkoko tenperatura antzekoekin, baina prezipitazio gutxiagoekin. Udan batezbesteko tenperatura 32 °C dira. Hiriak izan duen tenperaturarik altuena 43 °C izan ziren, 2000ko irailaren 5ean.
Neguko batezbesteko tenperatura 10 °C dira, eta jasotako tenperaturarik baxuena −12 °Ckoa izan zen (2004).
Pertsona ospetsuak [aldatu]
- Helen Donath, sopranoa (1940)
- Farrah Fawcett, aktorea (1947-2009).
- Eva Longoria, aktorea eta modeloa (1975).
- Nina Mercedez, aktorea pornoa (1979).
- Selena Quintanilla, abeslaria eta artista, (1971-1995).
Senidetutako hiriak [aldatu]
- Monterrey, Nuevo León,
Mexiko - Toledo, Gaztela-Mantxa,
Espainia - Veracruz, Veracruz,
Mexiko - Villahermosa (Tabasco),
Mexiko
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Corpus Christiren webgunea