Covasna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Covasna

Covasnako bandera

Covasnako armarria

Izen ofiziala Covasna
Estatua ErrumaniaErrumania
barrutia Covasna barrutia
Alkatea Lőrincz Zsigmond (UDMR)
Koordenatuak

45°50′57″N 26°11′07″E / 45.84917°N 26.18528°E / 45.84917; 26.18528Koordenatuak: 45°50′57″N 26°11′07″E / 45.84917°N 26.18528°E / 45.84917; 26.18528

Covasna non dagoen adierazten duen Errumania-ko/-go/-eko mapa
Covasna
Eremua 155,11 km²
Biztanleria 11.369 bizt.
Dentsitatea 73,3 bizt./km²
[=www.covasna.net =www.covasna.net]

Covasna (errumanieraz koˈvasna ahoskatua; hungarieraz Kovászna, ˈkovaːsnɒ ahoskatua, alemanez Kowasna) Errumaniako Transilvania eskualdeko Covasna konderriko herri bat da, 550 eta 600 metro arteko altueran dagoena.

1000 iturburu mineralen herria bezala ezagutua, Covasna bere ur mineralengatik da ospetsua. Iturburu hauek mineral nahasketa ezberdinak dituzte, nagusiki karbono dioxidoa, sulfuroa eta amoniakoa. Izena Cvaz eslabiar hitzetik dator, azidoa esan nahi duena, bertako ur mineralen zaporeagatik.

Chiuruş[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak herrixka bat administratzen du, Chiuruş (hungarieraz Csomakőrös). Herrixka honek 451 biztanle ditu eta hungariar székely etnia da nagusi bertan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko erroldaren arabera, Covasnak 11.369 biztanle ditu. Hungariar jatorrikoa dira gehienak: 7549 (%66,4), eta gainontzeko 3.820ak (%33,6), errumaniarrak dira.

Errolden araberako mugimendu demografikoa:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1567an lehen aldiz aipatua izan zen dokumentu batean. 1952an bihurtu zen udalerri.

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sándor Kőrösi Csoma hungariar esploratzaile eta linguista ospetsua Chiuruş/Csomakőrösen jaio zen 1784an. Kőrösi Tibetologiaren sortzaile bezala da ezaguna, lehen Tibetera-Ingelesa hiztegia eta gramatika liburuaren biltzaile eta egile izan zelarik. Indiako Darjeeling herrian hil zen 1842an.

Bere omenezko estatua bat herrixkaren erdian altxatu zen 1972an eta kulturgunean erakusten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Covasna Aldatu lotura Wikidatan