De revolutionibus orbium coelestium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
De revolutionibus orbium coelestium
Nicolai Copernici torinensis De revolutionibus orbium coelestium.djvu

1543ko Nurembergeko edizioa

Egilea Nikolas Koperniko (1506-1531)
Datuak
Urtea 1543
Jatorrizko hizkuntza Latin
Argitaratzailea Johannes Petreius
(Nuremberg) (1543)
Orrialdeak 405

De revolutionibus orbium coelestium (Zeruko esferen mugimenduari buruz) Nikolas Koperniko (1473 - 1543) astronomoaren obrarik garrantzizkoena da. 1506an hasi zuen eta 1531n bukatu, baina ez zen argitaratu hil zen urtera arte, 1543an. Kopernikok uste zuen Ptolomeoren sistema konplexuegia zela, eta beste eredu erraz eta zuzenago bat proposatu nahi zuen.

Paulo III.a aita santuari eskainia, liburua sei liburukitan banatuta dago:

  • Lehen liburukian teoria heliozentrikoaren ikuspegi orokor bat ematen du, eta unibertsoari buruz zituen ideien azalpen labur bat.
  • Bigarren liburukia teorikoa da eta astronomia esferikoaz mintzo da. Izarren zerrenda bat ere badu, hurrengo liburukietan garatuko dituen argudioen oinarri gisa.
  • Hirugarrenean nagusiki Eguzkiaren mugimenduez eta honi lotutako gaiez dihardu.
  • Laugarren liburukiak Ilargiaren eta honen mugimendu orbitalen taiu beretsuko deskribapenak ditu.
  • Bosgarren eta seigarren liburukietan sistema berria azaltzen du.

De Revolutionibus hitzaurre anonimo batekin argitaratu zen, non azaltzen baita proposatutako sistema planeten eta zeruko beste gorputzen mugimendua hobeto azaldu nahi duen hipotesi matematiko bat baino ez dela, ez nahitaez benetakoa. Johannes Keplerek erakutsi zuen hitzaurre hori Andreas Osiander filosofo luthertarrak erantsi zuela, Teoria geozentrikoa kolokan jartzeak sor zitzakeen eztabaida erlijiosoak ematu nahiz, antza denez.