Dennis Rodman
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Dennis Keith Rodman | |
| Ezizena | The Worm ("Harra") | |
| Jaio | 1961eko Maiatzaren 13a | |
| Trenton (New Jersey |
||
| Garaiera | 2.03 m | |
| Pisua | 104 Kg | |
| Ibilbidea | ||
| Draft NBA | 2. txandan 27. postuan 1986ko NBAren Draft-en, Detroit Pistons | |
| Kluba | Erretiratua | |
| Posizioa | Hegal Pibota | |
| Lorpenak | ||
| * NBA ligako txapelduna 1989, 1990, 1996, 1997 eta 1998 urteetan * NBA ligako Defentsa jokalari onenaren saria 1990 eta 1991 urteetan * NBAko ALL-STAR-an 1990 eta 1992 urteetan * NBAko erreboteatzailerik onena 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997 eta 1998 urteetan |
||
Dennis Rodman (Trenton, New Jersey, Estatu Batuak, 1961eko Maiatzaren 13a - ), saskibaloi jokalari profesional ohia da. 7 urtez jarraian, NBA-ko erreboteatzailerik nagusiena izan zen. Oso ezaguna egin zen, kantxa barruan eta kanpoan izandako jarrera lotsagabe eta polemikoarengatik. Hala nola, hile kolorea sarritan aldatu izan du. Honez gain, telebistan eta zinean ere parte hartu du.
Rodman, 90eko hamarkadako NBA-ko jokalaririk esanguratsuenetarikoa bat izan da. Michale Jordan, Scottie Pippen, Magic Johnson, Larry Bird, Shaquille O'Neal, Alonzo Mourning, Shawn Kemp, Karl Malone edota Charles Barkley bezalako jokalariak gelditzeko gaitasuna izan duen jokalari bakarra izan da.
Eduki-taula |
[aldatu] Kirol ibilbidea
[aldatu] NBA
[aldatu] Detroit Pistons
1986ko NBAren Draft-eko 2. errondako 17. postuan aukeratu zuen Detroit Pistonsek. Urte horietan, Detroiteko taldeak oso jokalari onak zituen, Isiah Thomas, Joe Dummars edota Bill Laimbeer esaterako. Rodmanen jokatzeko moduak segituan asimilatu zuen taldeak, berau, oso talde gogorra eta intetsoa zelako. Hala ere, 1987ko finala galdu egin zuten Boston Celtics taldearen aurka. Final horietan, Rodmanek lan aparta burutu zuen Larry Birden defentsan.
1988/1989 denboraldian, Rodmanek bere jokoa izugarri hobetu zuen. Urte horretan Chicago Bulls talde gazteari gailendu zitzaien finalean eta NBAko lehen tituloa lortu zuten. Hurrengo urtean ere, bigarren aldiz lortu zuten NBAko eraztuna. Urte horretan gainera, ligako defendatzailerik onenaren saria lortu zuen. 1991ean berriz, bigarren aldiz lortu zuen titulu pertsonal hau. Urte honetan, Dennisek 12,5 errebote hartu zituen partiduko.
1992. urtean, bere jokoa hobetuz joan zen eta bere partiduko batez bestekoa 18 errebotetara iritsi zen. 1992ko Martxoan, 34 errebote hartu zituen partidu batean, bere historia profesional guztiko errebote kopururik handiena. Horrelako partidengatik, bere karrera osoan lortu zituen 7 tituluetatik, lehen erreboteatzaile onenaren titulua jaso zuen. 1993an, Detroit Pistons taldearekin jokatuko zuen azken denboraldia izango zen.
[aldatu] Gau gogoangarria
1992/1993ko denboraldiko gau batean, Rodman bere autoan arma bat zuela aurkitu zuten Detroit Pistons taldearen estadioko aparkalekuan. Rodmanen liburu autobiografikoan berak dioen bezala, gaur horretan Dennis zaharra hil eta berriari ateratzen utzi zion. Denboraldi horren amaieran, San Antonio Spurs taldera eskualdatu zuten Isiah Morrisekin batera, Sean Elliott eta David Wooden ordez.
[aldatu] San Antonio Spurs
San Antonio Spurs taldean bere jokoa egiten jarraitu zuen Rodmanek. Honen ondorioz, bere taldekidea zen David Robinson pibotak, puntuak sartzeko erraztasun gehiago izan zituen. Robinson, puntu gehien sartu zituen jokalaria izan zen urte horretan eta Rodman erreboteatzaile nagusiena izan zen berriro ere. NBAko istorian lehen aldia izan zen talde berbereko bi jokalarik horrelako saria lortzen zutela. Hurrengo urteetan, taldeari bere istoriako errekorrik onena lortzen lagundu zion (62-20) eta konferentziako finaletaraino iritsi ziren. Hala ere, zelai jokoetatik kanpo zuen bizitzaren ondorioz (Madonna abeslariarekin ibili zen garai batean). Honez gain, bere ilea kolorez aldatzen hasi zen. Azkenean, taldeko buruzagiek Rodman kaleratu egin zuten konferentziako finaleko 5. partidan taldearekin batera ez zelako iritsi.
[aldatu] Chicago Bulls
1994/1995 denboraldiaren ostean, Rodman Chicago Bulls talderan joan zen, bertan, Horace Grantek utzitako hutsunea betetzeko. Urte horretan, Scottie Pippen eta Michael Jordanekin (bere erretirotik itzuli zen) topo egin zuen eta Chicagoko taldearen aurreko urteko marka 25 partidatan hobetu zuten (47-35).
1995/1996 denboraldian, NBAko markarik onena lortu zuten (72-10) eta liga ere bereganatu zuten. Urte horretan, Jordan, Pippen eta Rodman NBA-ko talde defentsiborik onenean sartu zituzten. Lehen aldia izan zen, talde berdineko hiru jokalarik horrelako saria jasotzen zutela. Honez gain, Rodmanek 5. aldiz lortu zuen ligako erreboteatzailerik onenaren saria eta aurreko taldean Robinsonekin egin zuen berbera lortu zuen, kasu honetan Jordanekin. Rodman eta Jordanek beste bi urtetan lortuko zuen erreboteatzaile onenaren saria eta saskiratzaile onenaren saria (1997 eta 1998 urteetan). Urte horietan gainea, NBAko hiru liga lortu zituzten.
Rodmanek, 1997/1998 denboraldian utzi zuen Chicago Bulls taldea, urte horretan taldea birmoldatzen hasi ziren. Gainera, NBA-ko izar handi bezala jokatuko zuen azken urtea izango zen ere, zeren honen ostean, bere ibilibide profesionala maldan behera hasi zen.
[aldatu] Chicago Bulls utzi ondoko urteak
Chicago Bulls taldea utzi ondoren, beste talde batzuetan ibili zen Rodman. Los Angeles Lakers taldean probatu zuen lehenik, Kobe Bryant, Ron Harper edota Shaquille O'Neal bezalako jokalariekin. Los Angeleseko taldean 23 partida bakarrik jokatu zituen eta taldetik bota zuten.
1999/2000 denboraldian, eta 38 urterekin, Dallas Mavericks taldearekin sinatu zuen. Dallaseko taldearekin maila oso ona eman zuen baina taldearen jabeekin eta entrenatzailearekin izandako liskarren ondorioz, taldetik bota zuten. Urte horretan 12 partida jokatu zituen bakarrik eta oraingoz, NBA-n jokatu duen azken urtea izan da.
Denboraldi bat erretiratua egon ostean, Mexikoko Fuerza Regia de Monterrey taldean jokatu zuen eta Tijuanako Dragoiekin ere bai. Ingalaterrako ligako bi partida ere jokatu zituen Brightoneko Brighton Bears taldearekin.
[aldatu] Beste lan batzuk
Rodmanek oso jarrera lotsagabe eta polemikoa izan du bai kantxa barruan, baita kanpoan ere. Gorputz erdia tatuajez beterik due eta piercing asko ere baditu. Ezkongai baten arroparekin bere liburu autobiografikoa aurkeztu zuen adibidez. Carmen Electrarekin ere ezkondua egon zen denboraldi batean eta Madonna abeslariarekin ere ibili zen bolada batean.
Rodman es conocido por su comportamiento controvertido y su apariencia de estilo muy moderno, doblemente llamativa por su estatura. Lleva numerosos tatuajes y piercings, y frecuentemente pinta su cabello de colores brillantes y artificiales. Su comportamiento ha sido a veces irreverente en público y en televisión durante su carrera deportiva. Vistió un vestido de novia para promocionar en un acto público su autobiografía As Bad as I Wanna Be (Tan malo como quiero ser).
[aldatu] Aktore lanak
1997. urtean zinean debutatu zuen Double Team filmean, Jean Claude Van Dammerekin batera. Simon Sez pelikulan ere parte hartu zuen 1999an eta Tom Berenger aktorearekin ere Cutaway pelikulan jardun zuen 2000. urtean.
[aldatu] Borrokalari profesional moduan
World Championship Wrestlingen ere lan egin zuen Hulk Hoganen alboan. Bere lehen borrokaldia 1997ko Uztailaren 13an izan zen. 1998an berriz ere burrukatu zuen Hulk Hoganen ondoan, Karl Maloneen (NBAko beste jokalari bat) aurka.
1999ko Abuztuaren 14ean azken burrukaldia burutu zuen
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Dennis Rodmanen NBA-ko profila
- (Ingelesez) Dennis Rodman Internet Movie Database gunean