Dioklezianoren jauregia
| BSpliteko alde historikoa eta Dioklezianoren jauregia1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 97 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Dioklezianoren jauregia (kroazieraz Dioklecijanova palača) Kroaziako Split hiriaren oinarria da. 1979an Gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok. Gaur egun Spliten alde historikoa mugatzen du garai bateko palazioaren harresiak.
[aldatu] Historia
59 urte zituela eta gaixotasun batek ia ia hil ondoren, Diokleziano erromatar enperadoreak erretiroa hartu zuen. Itsaso Adriatikoko kostaldean jauregia eraiki zuen, Salonae hiriburutik 10 kilometrora
Dioklezianoren jauregiak 38.500 m²ko azalera zeukan eta erdia baino gehiago kanpamendu militarrak osatzen zuen. Harresiek 16 dorre zituzten inguruan eta palazioak ate bana zeukan alde bakoitzean. Aterik handiena Porta aurea (Urrezko atea) zen, Salonarako bidera ematen zuena. Beste ateak Porta argentea (zilarrezko atea), Porta ferrea (Burdinezko atea) eta itsasora ematen zuen Porta aenea ziren. Palazioaren erdian Jupiterren tenplua eta Dioklezianoren mausoleoa zeuden. Palazioa kareharriz eta marmolez egina zegoen erabat.
V mendetik aurrera Dioklezianoren jauregia hiri bihurtzen hasi zen eta 630. urtean avaroek Salona suntsitu zutenean palazioaren harresietan babestu ziren biztanleak. Splitek artzapezpikua lortu zuenean Salonaren ondorengo hiritzat hartua izan zen, eta ondorioz Dalmaziako hiriburu bihurtu zen.