Dubrovnik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dubrovnik
Ragusa

Dubrovnikeko bandera

Dubrovnikeko armarria

Italieraz
Ezizena
Ragusa
Adriatikoko perla
Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Dubrovnik-Neretva
Alkatea Andro Vlahušić
Koordenatuak 42°38′25″N 18°6′30″E / 42.64028°N 18.10833°E / 42.64028; 18.10833Koordenatuak: 42°38′25″N 18°6′30″E / 42.64028°N 18.10833°E / 42.64028; 18.10833
Dubrovnik is located in Kroazia
Dubrovnik
Eremua 21.35 km2
Garaiera 0 m
Matrikula DU
Posta kodea 20000
Biztanleria 40,770 bizt. (2001)
Dentsitatea 1.909 bizt./km²

Dubrovnik (NAF[ˈdǔbroːʋniːk], italieraz Ragusa) Adriatikoan dagoen Kroaziako hiria da, Dalmaziako hegoaldean. Turismo handia jasotzen duen hiria da eta horretaz gain itsas-portu garrantzitsua da eta Dubrovnik-Neretva eskualdeko hiriburua. 43.770 biztanle zituen 2001ean. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

VII. mendean eslaviar inbasioek Epidaurum (gaur egungo Cavtat) suntsitu zuten eta bertako biztanleak kostaldeko Laus edo izeneko uharte batean babestu ziren. Pixkanaka inguruko eslaviarrekin nahastuz joan ziren eta Adriatikoko kai garrantzitsua bihurtzen hasi zen. VIII. mendean arabiarrek erasotu ondoren Bizantziar inperioari laguntza eskatu zioten eta honek bere Dalmazia probintzian sartu zuen. XI. mendean bere itsas flota garatu zuen eta XII. menderako harresi handiak eraiki zituen. 1204ean Veneziak Konstantinopla menperatzean Dubrovnik ere eskuratu zuen 1358an independentzia eskuratu eta Ragusako Errepublika sortu zen arte. Orduan Veneziaren aurkari zuzena bihurtu zen indar ekonomikoari erreparatuz gero. Diplomazia sare indartsua garatu zuen, batez ere XV. eta XVI. mendeetan. Ragusaren indarra itsasgintzan eta itsasoko komertzioan oinarriturik zegoen. Bere flota 200 itsasontzitakoa izatera iritsi zen.

1808an Napoleonek hartu zuen hiria, errepublikari amaiera emanez eta 1815ean Vienako Batzarrak Habsburgotarren inperioaren eskutan utzi zuen. Hortik aurrera gainbehera etorri zen. Bi mundu gerrek kaosa ekarri zuten hirira eta ez zen berrindartu Titoren garaian turismo gune bihurtzen hasi arte.

1991ean Kroaziak independentzia aldarrikatu zuen eta Jugoslaviako armadak sei hilabetez setioa ezarri zion hiriari harresi barneko eraikin ugari suntsituz.

2007ako abuztuan izugarrizko sutea sortu zen Bosniako mugan eta Cavtatetik hasi eta Dubrovnik bera ere suak hiria inguratu zuen baina hiria ez zen kaltetua gertatu.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Dubrovnikeko Hiri Zaharra1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Dubra.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia (ID) 95
Kokalekua KroaziaKroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
Luzapen urtea 1994
Arriskuan 1991-1998
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Dubrovnikeko harresiak: XIII. eta XVI. mendeen artean eraiki ziren. 25 metrotako altuera eta 6 metrotako zabalera dute. Errektangulu itxura ematen dio hiriari eta erpin bakoitzean dorre zirkular batek babesten du.
  • Milicevic plaza. Bertan kokatzen dira Dubrovnikeko eliza garrantzitsuenak, hala nola, frantziskotarren eta klaratarren komentuak eta Salbatzailearen eliza.
  • Stradun edo Placa kalea. Dubrovnikeko kalerik garrantzitsuena da. 1667ko lurrikarak erabat suntsitu zuenez gaur egungo eraikinak estilo barroko berbera dute. Kalearen muturrean 16 kaniladun Onofrioren iturri famatua dago.

[aldatu] Inguruko natura

  • Elafita uharteak: Dubrovniketik iparraldera dauden 14 uharte dira, hauetatik hiru handienak baino ez daude populatuta; Koločep, Lopud eta Sipan. Plinio Zaharrak aipatu zituen bere Naturalis historia obran. Izena greziarrek eman zioten, elaphos oreina da grezieraz.
  • Pelješac penintsula: 65 kilometrotako penintsula luzea da. Ipar ekialdean erabat soila da baina hego mendebaldean mahasti eta laranjondoek estaltzen dute. Iliriarrak bizi izan ziren antzinatik eta 1333tik aurrera Dubrovnikek bereganatu zuen. Ardoa egiten da bertan.
  • Lokrum uhartea: Dubrovniketik 600 metrotara dagoen uhartea da. Mediterranear basoak estaltzen du eta 1959an eraikitako lorategi botanikoa dauka bertan. Jatetxe bat eta hondartza nudista bat dagoenetik toki turistikoa bihurtu da.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Panoramikak

Dubrovnikeko Hiri Zaharraren ikuspegia
Dubrovnikeko Hiri Zaharraren ikuspegia
Portu zaharraren ikuspegia
Portu zaharraren ikuspegia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Dubrovnik


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak