Domingo Martinez de Irala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Domingo Martinez de Irala
Datu pertsonalak
Izen osoa Domingo Martinez de Irala
Jaio 1509
Bergara, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1556
Asuncion (Paraguai)

Domingo Martinez de Irala (1509, Bergara, Gipuzkoa - 1556, Asuncion, Paraguai) gipuzkoar konkistatzaile eta kolonizatzailea izan zen.

1535an, Gipuzkoan zituen ondasun guztiak saldu zituen Ameriketara abiatzeko. Han Pedro de Mendoza gobernadorearen kapitain eta idazkari izendatu zuten eta harekin hartu zuen parte Buenos Aires hiriaren lehenbiziko fundazioan. Juan de Ayolasekin batera Paraná eta Paraguai ibaiak esploratu zituen. 1539-1542 eta 1544-1556 urte bitartean, Pedro de Mendoza hil ondoren, Rio de la Platako gobernadore egin zuten eta La Asunción de Paraguay bertako hiriburua gotortzea deliberatu zuen.

Zilarra aurkitzeko espedizioak antolatu zituen baina, Pizarro eta La Gasca aurreratu zitzaizkiola ikusirik, uste denez berak sortu zuen La Asuncion hirira itzuli zen. Bertako kapitain nagusi eta gobernari izan zen heriotza arte. Paraguairen sortzailetzat hartu izan da Irala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]