Egiptoko XXVI. dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XXVI. dinastiak, K.a. 672tik K.a. 525 arte iraun zuen. Saitarra ere deitzen da, dinastia honek, bere hiriburua, Saisen baitzuen. Persiar konkistaren aurretik, Egipto gobernatu zuen azken bertako dinastia izan zen. Egiptoko aro berantiarraren hasieratzat hartzen da, aro honetan, XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiak daudelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinastia honek, bere jatorria, Egiptoko XXIV. dinastian du. Psametiko I.a Bakenrenefen birbiloba zen, eta Taharqo eta Tanutamaniren erregealdietan asiriar inbasioak jarraitu zuenez, Egipto osoko errege bakar bezala errekonozitua izan zen.

Asiriar Inperioko gobernariak, tronua mantentzeko gerra zibil eta matxinadetan murgilduta zeuden bitartean, Psametikok, Lidiako errege Gigesekin aliantza bat lortu zuen, eta Karia eta Greziako mertzenarioak sartu zituen bere armadan, asiriarren erasoak kanporatzeko.

K.a. 612an Ninive arpilatu eta Neo-asiriar inperioa erori ondoren, Psametiko II.ak eta bere ondorengoek, Ekialde Hurbileko eskualdeetan egiptoar domeinua lortzen saiatu ziren, baina babiloniarrek kanporatu zituzten Nabukodonosor II.aren erregealdian. Mertzenario greziarren laguntzarekin, Apries, babiloniarren konkista saiakerak geldiarazteko gai izan zen, baina pertsiarrek hartu zuten egipto, eta hauen errege Kanbises II.ak, Psametiko III.a kateatua eraman zuen Susara.

Egiptoko XXVI. dinastiako faraoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Nekao I.a Menkheperra Nekau K.a. 672-K.a. 664
Psametiko I.a Uahibra Psametiko Egiptoko aro berantiarraren hasiera K.a. 664-K.a. 610
Nekao II.a Uhemibra Nekau K.a. 610-K.a. 595
Psametiko II.a Neferibra Psametiko K.a. 595-K.a. 589
Apries Haaibra Uahibra K.a. 589-K.a. 570
Ahmose II.a Khenemibra Ahmose K.a. 570-K.a. 526
Psametiko III.a Ankhkaenra Psametiko K.a. 526-K.a. 525
Bes ofizialaren eskultura. Calouste Gulbenkian museoa, Lisboa.

XXVI. dinastia antzinako testuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manetonen arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan: "XXVI. dinastia, Saiseko bederatzi erregek osatu zuten... Nekaok Jerusalem hartu eta Joacaz erregea gatibu eraman zuen Egiptora... Jerusalem asiriarrek hartu zutenean, bizirik mantendu ziren judutarrak, Uafrisen ondoan babestu ziren"

Gobernari saitarren izenen transkripzioa Manetonen epitomeetan:

Izen arrunta Sexto Julio Afrikano
(Jurgi Sintzeloren bertsioa)
Urteak Eusebio Zesareakoa
(Sintzeloren bertsioa)
Urteak Eusebio Zesareakoa
(Bertsio armeniarra)
Urteak Erregealdiaren iraupena
Ameres etiopiarra (aipatu gabea) - Ammeris etiopiarra 12 Ameres etiopiarra 18 K.a. 697-K.a. 685
Stefinatis Stefinates 7 Stefinatis 7 Stefinates 7 K.a. 685-K.a. 678
Nekhepsos Nekhepsos 6 Nejepsos 6 Nekepsos 6 K.a. 678-K.a. 672
Nekao I.a Nekao 8 Nekao 8 Nekao 8 K.a. 672-K.a. 664
Psametiko I.a Psametiko 54 Psametiko 45 Psametiko 44 K.a. 664-K.a. 610
Nekao II.a Nekao II.a 6 Nekao II.a 6 Nekao 6 K.a. 610-K.a. 595
Psametiko II.a Psammutis II.a 6 Psammutis
edo Psammetiko
17 Psamutes
edo Psammetiko
17 K.a. 595-K.a. 589
Apries Uafris 19 Uafris 25 Uafres 25 K.a. 589-K.a. 570
Ahmose II.a Amosis 44 Amosis 42 Amosis 42 K.a. 570-K.a. 526
Psametiko III.a Psammekherites 6 hilabete (aipatu gabea) - (aipatu gabea) - K.a. 526-K.a. 525

XXVI. dinastiaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronologia estimatua:


Aurrekoa
Egiptoko XXV. dinastia
Egiptoko XXVI. dinastia
Egiptoko aro berantiarra
Ondorengoa
Egiptoko XXVII. dinastia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]