Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra, Tinistar Aroa edo Egiptoko Antzinako Aroa (K. a. 3100-K. a. 2700), Antzinako Egiptoren historia dinastikoaren hasiera da. Manetonen arabera, garai honetan, inperioko hiriburua, Tinis izan zen, aroaren Tinistar izendapena herri honen izenetik datorrelarik, hau frogatzen duten hondakin arkeologikorik ez dagoen arren. Garai honetan, soilik bi errege leinuk gobernatu zuten, Egiptoko I. dinastia eta Egiptoko II. dinastia deritzenak. Lehen faraoiak, Egiptoren bateratzailetzat hartzen dira.

Monarkiaren hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro honen hasieran hasten da begiztatzen Antzinako Egiptoren historia osoan ia etengabekoa izango zen estatu antolaketa sistema. Garai honetan, dirudienez, hiriburua, Nejenetik (Hierakonpolis grezieraz) eta Goi Egiptoko antzinako hiriburua izan zena, Menfisera eraman zen, Nilo ibaia zenbait besotan zabaltzen den tokitik gertu dagoena. Monarkiak, izaera militar nabarmen bat zuen, erregeak berak edo bere ordezkariek, kontrolpean mantentzen zituzten nomadak (orokorrean, mendebaldeko mugako libiarrak), aldi berean, Ekialdean eta hegoaldean, meatzeen (urrearenak eta harribitxienak) kontrola ziurtatzen zuten. Hain zuzen ere, Egiptok, Niloren lehen urjauziraino aurrera egin zuen, Elefantina eta Siena (egungo Asuan) hartuz, nekazal garapen urrikoak baina meatzaritza eta merkataritza guneak, Nubiaranzko hedapenerako puntu estrategikoez gain. Jada bigarren faraoia izan zen Aharen erregealdian daude frogatuta Nubiaranzko espedizioak. Nomadei dagokienez, Ahak, libiarrengandik zergak jaso zituela ezagutzen da, eta bere oinordeko izan zen Dyerrek, Itsaso Gorriranzko espedizioak egin zituela (hauek, orokorrean, eskualdeko meatzeen esplotazioarekin lotuak zeuden). Den faraoiaren erregealdian Sinaira egin ziren espedizioak ere frogatuta daude (meatzeak kontrolatzeko), baita libiarren aurka ere.

Estatuak, Goi (monarkiaren jatorria zena) eta Behe Egiptoren arteko elkar asimilaziorako politika kultural bat zuzentzen zuen. Hau, hauen bidez egiten zen:

  • Hasteko eta behin, faraoiak, Iparraldeko eta Hegoaldeko sinbolismoak hartzea, Behe Egiptoko koroa gorria eta Goi Egiptoko zuria bezala.
  • Bateratzearen ospakizun sinbolikoak, Aharen erregealdian lekukotuak.
  • Ezkon aliantzak: Bi erreginak, Neithotep (Aharen emaztea) eta Merytneitek (Dyerren emaztea eta bien seme Dyet faraoiaren erregeordea izan zena), Neit jainkosa gerlariaren izena daramate, Behe Egiptoko Sais herrian jatorria zuena; beharbada, erregea eta Saiseko nobleziako kideen arteko ezkontza mistok izango dira. Hau, Saisen garrantzi politiko eta erlijiosoaren froga ere bada. Ezkontza mistoak, nobleziaren artean ere egiten ziren.
  • Tenpluen eraikuntza Behe Egipton.
  • Iparraldeko eta Hegoaldeko arkitektura estiloen asimilazioa, bereziki errege hilobietan. Hauek, Goi Egiptoko Abidosen zein Behe Egiptoko Saqqaran kokatzen ziren.

Ekonomia eta gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoar ekonomia, aparatu politikoarekin estuki lotua dago. Faraoiek, ureztatzeko kanalizazio lanak bultzatzen zituen, nekazal errendimendua gehituz, estatu indartsu eta bateratu batek ahalbidetua (gerra zibiletan laster murgilduko zen arren, aurrerago kontatuko dena). Egile batzuen arabera, hasiera batean, erregeak, kanalen eraikuntzak antolatzen zituzten funtzionarioak ziren, funtzionario baino gehiago, tokiko buruzagi itxura handiagoa duten arren; edozein kasutan, laster bihurtuko ziren probintzia edo nomoetako gobernari (nomarka). Ondorengo greziar iturriek, hiriburua zen Menfisen eraikuntza, Menes edo Narmer izeneko lehen faraoiaren erregealdian egin zela dioten tradizioak biltzen dituzte; edozein kasutan, datua oso fidagarria izan ez arren, arkeologiak, Menfisen eraikuntza garai honetan, K. a. 2900. urte inguruan lekukotzen du, eta, beraz, hiri garapena, nekazal garapenarekin bat datorrena, jakietara gehiago iristea eta biztanleriaren hazkuntza eragiten duena. Gainera, Saqqara, Menfisetik gertu, errege lurperaketen gune nagusietako bat zen. Merkataritza, geroz eta zabalagoa zen, bi korronte nagusi zituena: Nilon gora (Nubiara) eta, Ekialdea deritzonera (Mediterraneo itsasoaren ekialdereneko kostaldea, hau da, Israel, Siria, Libano, Jordania eta Palestinako lurraldeak). Nubiarekin egiten zen merkataritza, nagusiki lurrez egiten zen, bata bestearen jarraikako urjauziek, Nubiako mugatik gertu dagoen Elefantinatik haratago nabigatzea eragozten baitu. Ekialdea zen bere zur iturri nagusia. Antzinako aro honen amaierakoak diren arraundun itsasontziak erakusten dituzten zeramika hondarrak aurkitu dira. Honetatik, garai honetan, iraultza teknologiko bat gertatu zela ebaz daiteke, baita merkataritzaren gehiketa ere, itsasontziek salgaiak garraiatzeko balio zutelako zein zura Ekialdetik zetorrelako (bereziki egungo Libanotik). Nubia, hegoaldea eta ekialdeari dagokienez, hedapen militarrak, meatze esplotazioa ahalbidetzen zuen (harria eta urrea).

Ardoa biltzeko ontziak, tinistar garaikoak. Abidos.

Nazioarteko merkataritzak, lehen beharreko eskakizunak asetzeko balio zuen (zura, brontzea ekoizteko metalak, harria), luxuzko artikuluez gain (metalak eta harribitxiak barne). Gainera, arrazoi sozialengatik (hil gurtza, arranditzea) eta politikoengatik (boterea erakustea), tokiko eskari handia zegoen hil objektuak, errege estatuak eta monumentu mota oro eraikitzeko, ekoizpen guneetan presentzia militarraren bidez asetzen zena.

Biztanleriaren oinarrizko beharrak asetzeari dagokionez, jaki ekoizpena, aparatu politikoarentzako zerga eran igotzen zen, errege silo deritzenetan metatuz, eta landa biztanleria ez zen biztanleriaren artean berriz banatzen zen. Sektore honetan, artisauak agertzen hasi ziren, bereziki, zura eta metala lantzera emanak. Gainontzeko biztanleria, merkataritzan (ibai bidezkoa zein nazioartekoa) aritzen zen sektoreak eta aparatu politikoaren zati zenak (armada, burokrazia, errege familia) osatzen zuen.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetan, hirietako eta gune erlijiosoetako tokiko jainko eta jainkosak, garrantzi nazionala hartzen hasi ziren, askotan, sinkretismoa edo jainko asimilazioa deritzonaren eta jatorri ezberdineko gurtzen bidez. Kasurik garrantzitsuenetako bat, Osirisena da, emankortasunarekin, merkataritzarekin, eta, batez ere, hil ondorengo bizitzarekin lotutako jainko ongile bat, Behe Egiptoko Busirisen jatorria zuena, Goi Egiptoko Abidos herriko antzerako ezaugarridun jainko batekin asimilatua izan zena, azken hiri honek, hil eta erlijio gune bezala bere autoritatea sendotu zuelarik (han lurperatzen ziren faraoiak), are gehiago Osiris eta bere seme Horus, erregetzaren sinbolismoaren barnean hartzerakoan.

Beharbada, garai honetan hasi ziren sortzen Osirisek eta Horusek Sethen aurka zituzten gerren mitoa, bere behin betiko idazketa, beranduagokoa den arren.

Barne gatazken zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, modu sinplifikatuan, Behe Egiptok, Goi Egiptoren monarkiaren zentralismoaren aurka zuen oposizioarekin lotzen dira. Jada nabaritzen hasten dira Adyiben erregealdian, nork, dirudienez, Behe Egiptoko matxinadei aurre egin behar izan zien, hurbiltze zantzu batzuk gora-behera, faraoia bera Menfistar neska batekin ezkondu izana kasu. Adyiben oinordekoa, Semerkhet, dirudienez usurpatzaile bat da. Bi errege hauek, hirugarren batekin batera, Qaa, euren aurrekoak bezala, Goi Egiptoko Abidosen lurperatuak izan ziren; gainera, Qaari buruz, Horus jainkoa (Osirisen semea, eta, beraz, Abidosekin lotua) eta Goi Egiptoko koroa zuria, Koroa bikoitzaren ordez, bezalako ikurrak erabiltzen dituen hilarri bat ezagutzen da.

Guzti honek, monarkiak, Goi Egiptorantz bideratzeko joera zuela argi uzten du, eta Behe Egiptoren banaketa prozesu bat. Zantzu hauek, euren ondorengo faraoi izan ziren Hetepsekhemuy (Behe Egiptoko Saqqaran lurperatua izan zena) eta Nebraren erregealdietan desagertzen badira ere, pixkat beranduago gertatu ziren gatazka larriagoen aurrekari izango ziren.

Peribsenek, Horus ezabatu zuen errege sinbologiatik, eta Seth jainkoagatik ordezkatu zuen, Horus eta Sethen arteko gerraren mitoa gogorarazten duena. Honela, bere oinordekoa izan zen Khasekhemen erregealdian hasi zen gerra zibilak izaera erlijioso nabarmen bat zuela dirudi, jainko baten eta bestearen jarraitzaileen arteko gerra bat izanez.

Matxinada, Nejet hiria erasotzera iritsi zen, Goi Egiptoko monarkiaren antzinako gune erlijiosoa, bere tamaina nolakoa izan zen adierazten duena. Azkenik, Khasekhem garaile irten zen, bi estatuen oinarriko erliebeek adierazten duten bezala, non hildako etsaiak erakusten diren eta erregea, modu esanguratsuan, Goi Egiptoko koroa zuriarekin irudikatua den. Khasekhemen ("botere bat" esan nahi duena) Khasekhemuy ("bi botere" esan nahi duena) izenerako aldaketak, zein Horusen sinbologiaren itzulerak Peribsenen aldaketen ondoren, iparraldeko matxinatuek, ikur bezala Seth jainkoa hartzen zutela pentsarazten du, Monarkiaren Horusen aurka.

Mediterranear munduko hirien sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoren historia, Niloren haran emankorrean, nekazal eta abeltzantza herrien garapenarekin hasten da, ibaitik gertuko ordokietan, pixkanaka, ureztatze sistemak kontrolatzeko ibai finkapen bihurtu zirenak. Nilo ibaia zen komunikabide nagusi, lurraldearen elementu antolatzaile nagusia zelarik.

Hiri hauek, ibaiarekiko paraleloan zihoazen kaleekin egin ziren, bertan amaitzen ziren beste kale perpendikular batzuk zeharkatzen zituztenak, ia beti angelu zuzen eran, modu naturalean, lehen hiri antolaketa ortogonalak (plan hipodamikoa) sortuz.

K. a. III. milurtekoan, Egipton, hogeitamar hiri baino gehiago sortzen dira, Niloren haran eta deltan zehar. Hau da, ordena alfabetikoan, hiri berri hauen (edo bere nekropolien) egungo izena edo greziartua:

Abidos, Abu Gurab, Abu Roash, Abusir, Ajmin, Akoris, Amra, Armant, Asiut, Atribis, Bet Khalaf, Beni Hassan, Buhen, Buto, Dendera, Edfu, Elefantina, El Badari, El Kab, Gerzeh, Giza, Heliopolis, Herakleopolis, Hermopolis, Hermontis, Hierakonpolis, Hiu, Kom Abu Billo, Kom el-Hisn, Kom Ombo, Koptos, Menfis, Naqada, Qina, Qus, Saqqara, Siena, Tasa, Tarjan, Tebas, Tinis eta Tod.

Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarraren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:

Lehen faraoia: (Menes)

Azken faraoia:


Aurrekoa
Egiptoko Aro Protodinastikoa
Antzinako Egiptoko aroak
Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra
Ondorengoa
Egiptoko Antzinako Inperioa


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra