Eilat
Wikipedia(e)tik
Eilat[1] Israelgo hiria eta portua da, Aqabako golkoan. Negeveko muturrean dago, Jordaniako Aqaba portuaren ondoan. Tel Aviv eta Haifako petrolio-bidearen hasiera da. Kromoa eta fosfatoak. Historia: 1967an, Egiptoko lehendakari Nasser-ek Aqabako golkoa ixtea agindu zuen, portuak itsasorako biderik izan ez zezan. Neurri horretaz baliatu ziren israeldarrak Sei Eguneko Gerrari ekiteko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.