Aqabako golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sinai penintsula, Akabako golkoa (ekialdean) eta Suezko golkoa (mendebaldean)

Aqabako golkoa[1] (arabieraz: خليج العقبة), Israelen Eilateko golkoa (hebreeraz: מפרץ אילת) izenaz ezaguna, Itsaso Gorriaren golkoa da. Sinai penintsulatik ekialdera eta Arabiar penintsulatik mendebaldera kokatuta dago. Egipto, Israel, Jordania eta Saudi Arabiak kostaldeak dituzte Aqabako golkoan.

Sinai penintsulak golko bi sortu ditu: Aqabakoa ekialdean eta Suezkoa mendebaldean. Lekurik zabalenean 24 km ditu eta Israelgo, Jordaniako eta Egiptoko mugak lotzen diren iparraldeko muturretik Tirango itsasarteetara 160 km luzera. Iparraldeko muturrean Egiptoko Taba, Israelgo Eilat eta Jordaniako Akaba ditu. Hegoalderantz, Saudi Arabiako Haql eta Sinai penintsulan kokaturiko Sharm el-Sheikh eta Dahab hiriak daude.

Geologikoki, Aqabako golkoa Ekialdeko Afrika zeharkatzen duen Rift Haran Handiaren zati bat da.

1967an egiptiar itsas-blokeo batek Israelgo itsasontzien kontra Tirango itsasarteetan Sei Eguneko Gerraren hasiera sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aqabako golkoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. EIMAk "Akabako golkoa" proposatu arren, Euskaltzaindiak, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimian, "Aqabako golkoa" hobesten du

Koordenatuak: 28°41′10″N 34°41′44″E / 28.68611°N 34.69556°E / 28.68611; 34.69556