Elkarreragin nuklear indartsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau funtsezko elkarreraginak azaltzen dituen koadroa.

Elkarreragin nuklear indartsua fisikaren eredu estandarrak partikula ezagunen artean dauden elkarreraginak azaltzeko ezartzen dituen funtsezko lau elkarreraginetako bat da.

Elkarreragin honek nukleo atomikoaren barnean dauden nukleoiak (protoiak eta neutroiak) elkartuta mantentzen ditu, karga elektriko positiboa duten protoien arteko banaketa elektromagnetikoa gaindituz eta karga elektrikorik ez duten neutroiak euren artean eta protoiei elkartuta mantentzea eraginez.

Elkarreragin honen efektuak oso distantzia txikietan soilik nabari daitezke, (femtometro 1 baino gutxiagoko distantzian) nukleo atomikoen tamainakoak eta femtometro 1 baino gehiagoko distantzietan ez da nabaritzen. Ezaugarri hau iritsiera laburrekoa izatea bezala ezagutzen da, grabitatea eta elektromagnetismoarekin gertatzen denaren aurkakoa, iritsiera luzekoak direnak (benetan, hauen iritsiera mugagabea da).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada baino lehen protoia eta neutroia funtsezko partikulak zirela uste zen. Garai hartan, elkarreragin indartsu esaera gaur egun indar nuklear edo hondarreko elkarreragin indartsuari erreferentzia egiten zion.

Garai haietan eginiko esperimentuetan ikus zitekeena indar horrek nukleoaren osagaien gainean zituen efektuak ziren, hadroiengan, hauek barioiak zein mesoiak izan, lana egiten duen elkarreragin indartsuaren hondarreko efektuak.

Elkarreragin indartsu hau modu teorikoan proposatu zen nukleoaren barnean existitzen zela ezagutzen zen indar elektromagnetikoa konpentsatzeko, nukleoa karga elektriko positiboa zuten protoiz eta karga elektrikorik gabeko neutroiz osatua zegoela aurkitu zenean. Bere iritsiera nukleoaren erradioa baino handiagoa ezin zitekeela izan proposatu zen, gertuko beste nukleo batzuek nabari ez zezaten, iritsiera handiagoa izango balu unibertsoko nukleo guztiak masa nuklearrezko konglomeratu handi bat osatzeko kolapsatuko baitziren. Garai hartan elkarreragin indartsu deitu zen.

1963an quarkak aurkitu ondoren zientzialariek teoria indar honek bere lana protoiak eta neutroiak osatzen zituzten gluoi eta quarken gainean egin zezan egokitu zuten. Beranduago zenbait denboraz hondarrezko elkarreragin indartsu aurretik elkarreragin indartsu bezala ezagutzen zena deitua izan zen, elkarreragin indartsu berria kolore indarra deituz.