Murray Gell-Mann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Murray Gell-Mann.jpg

Murray Gell-Mann (New York, 1929ko irailak 15) fisikari estatubatuar bat da. Yale Unibertsitatean eta MITen ikasi zuen. 1955etik irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean (Pasadenako kanpusean, non 1967ko Fisika teorikoko katedradun izan zen. NASAko kide izan zen 1964tik.

Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1969an funtsezko partikulei buruzko bere aurkikuntzengatik. Gell-Mannen teoriak ordena eman zion nukleo atomikoaren barnean 100 partikula inguru aurkitu ondoren sortu zen kaosari. Partikula horiek, protoi eta neutroiez gain, quark izeneko beste funtsezko partikula batzuez osatuta zeuden. Quarkak gluoi trukaketari esker elkartuta mantentzen dira. Beste ikertzaile batzuekin batera, quark eta gluoien teoria kuantikoa eraiki zuen, kromodinamika kuantiko deritzona.

Zientziaz gain, Gell-Mann irakasleari beste arlo batzuk ere interesatzen zitzaizkion, literatura, historia naturala, linguistika historikoa, arkeologia, historia edo psikologia kasu.

Murray Gell-Mann The Quark and the jaguar, Adventures in the simplex and the complex, lanaren egilea da, Espainian Tusquetsek Quarka eta jaguarra, Abenturak sinpletasun eta konplexutasunean izenburupean editatu zuen izaera autobiografikoko zientzia dibulgazioko saiakera bat.

Jasotako beste sari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Murray Gell-Mann