Partikulen fisika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Partikulen fisika, materia eta erradiazioa eratzen duten partikulez arduratzen da, partikula hauek zeintzuk diren, ze ezaugarri dituzten, bata bestearekin nola elkartzen diren eta nondik datozten, esaterako. Partikula azeleratzaileak erabiltzen dituzten saiakuntzetan, askotan, egoera naturalean gertatzen ez diren partikula berriak sortzen dituzte eta makina hauek erabiltzen dituzten energia handiak direla eta, energia handiko fisika bezala ere ezagutzen da fisikaren atal hau.

Atomoa historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguratzen gaituen materia guztia, baita gu ere, funtsezko hainbat elementuz osatuta egotearen ideia antzinako Greziatik dator, nahiz eta garaiko zientzialariek elementu haiek (Leukipo, Demokrito, eta Epikuro) sua, ura, lurra eta haizea zirela sinestu. XIX. mendean John Daltonek estekiometrian egindako aurkikuntzak eta gero, materia guztia funtsezko partikula berdinaz osatuta egon behar zuela adierazi zuen, "atomo" izenekoa (grekeraz bananduezina esan nahi duena). Menderaen bukaeran, J.J.Thomsonek elektroia aurkitu zuen, atomoak banatu daitezkeela erakutsiz. XX. mendean zehar atomoan protoiak eta neutroiak ere daudela aurkitu zen, baita azken hauek quarkez eratuta daudela ere.

XX. mendearekin hasitako fisika nuklear eta fisika kuantiko arloetan egindako saikuntzak jarraituta, 1939an Lise Meitnerek fisio nuklearra aurkitu zuen, Otto Hahnek aurretik egindako frogaketetan oinarrituta, eta urte berean, pixka bat geroago, Hans Bethenek fusio nuklearraren kausitu zuen. Bi deskubrimendu hauek atomo batetik beste bat sortzen zuten industria bat hasi zuten, historian zehar hainbat alkimistek amestutako berun-urre transformazioa posible eginez (nahiz eta oso garesti atera). Industria hauek ere XX. mendean zehar hain ezagunak izan diren arma nuklearrak sortzen bukatu zuten.

50. eta 60. hamarkadetan zehar hainbat partikula aurkitu ziren sakabanaketa saiakuntzetan, hainbeste "partikulen zoologikoa" ere deitua izan zirela. 70. hamarkadan zehar, eredu estandarraren azalpenarekin, aurkitutako partikula gehienak funtsezko ziren partikula multzo txikiago baten bateratzeak zirela argi gelditu zen.

Partikula azpiatomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun partikulen fisika atomoak baino egitura gutxiago duten partikula subatomiko hauetaz arduratzen da batez ere, esaterako elektroiak, quarkak (funtsezko partikulen artean), protoiak eta neutroiak (partikula elkartuak azken bi hauek). Beste partikula batzuk sakabanaketa prozesuetan sorturiko fotoiak, neutrinoak eta muoiak dira, baina badaude ere beste hainbat partikula exotiko.

Funtsezko partikulak bi eratakoak izan daitezke, bosoiak (Satyendra Nath Bose fisikari indiarraren ohorez izendaturikoak) eta fermioiak (Enrico Fermi zientzialari italiarraren izenagatik). Bosoiak (fotoiak ea.) spin osoa dute, hau da, 0, 1, 2 eta abar, fermioien (elektroiak ea.) spina zatiki bat delarik, 1/2 edo 3/2. Spin diferentzia hau dela eta, fermioiak eta bosoiak ezaugarri eta jokaera guztiz ezberdinak dituzte. Bosoiak funtsezko indarren transmititzaile dira eta bi partikulen artean gertatzen den edozein elkarrekintza bosoi birtual baten elkartrukatzea dakar. Bosoi birtuala benetako edo erreala den fermioiekin bateratzean, funtsezko lau indarrak sortzen dituzte:

Materia osatzen duten partikulak fermioiak dira, esaterako atomoak eratzen dituzten elektroiak, protoiak eta neutroiak. Gorago esan bezala, elektroia bakarrik da funtsezko partikula, beste biak indar nuklear indartsuaz loturiko quarkez eratuta daudelarik. Funtsezko fermioiak lau mota ezberdinetan existitzen dira, bakoitzak masa ezberdineko hiru belaunalditan sailkatzen direlarik:

Fermioi
mota
Izena Ikurra Karga
elektromagnetikoa
Indar ahula* Indar sendoa
(koloredunak)
Masa
Leptoia Elektroia e- -1 -1/2 0 0,511 MeV/c²
Muoia m- -1 -1/2 0 105,6 MeV/c²
Tauoia t- -1 -1/2 0 1,784 GeV/c²
Neutrino elektronikoa ne 0 +1/2 0 < 50 eV/c²
Neutrino muoikoa nm 0 +1/2 0 < 0,5 MeV/c²
Neutrino tauoikoa nt 0 +1/2 0 < 70 MeV/c²
Quarka
up u +2/3 +1/2 R/G/B ~5 MeV/c²
charm (xarma) c +2/3 +1/2 R/G/B ~1.5 GeV/c²
top t +2/3 +1/2 R/G/B >30 GeV/c²
down d -1/3 -1/2 R/G/B ~10 MeV/c²
strange (arraro) s -1/3 -1/2 R/G/B ~100 MeV/c²
bottom b -1/3 -1/2 R/G/B ~4,7 GeV/c²



Gaur egun arte behatutako partikula guztiak, bai eta beraien arteko elkartrukatzeak eremuen teoria kuantikoaren barruan dagoen eredu estandarra erabiliz deskribatu daitezke. Eredu honen barruan funtsezko 40 partikula ezberdin ditu, (24 fermioi, 12 bosoi bektore eta 4 bosoi eskalar), 60. hamarkadan zehar behatutako ehunka partikula edo beste edozein partikula elkartu berriak sortzeko elkartu daitezkeenak. Hala ere, partikula fisikari askoren ustez eredu estandarra naturaren azalpen bukatu gabea da, eta funtsezko beste teoria baten zain daude. Azken urteetan neutrinoaren masaren neurketak ere eredu estandarraren desbideratzeak egiaztatu ditu.

Zehazki, partikula terminoa kasu hauetan izen ezegokia da. Partikula subatomikoen fisika mekanika kuantikoak gobernatzen du eta beraz, gorputz hauek uhin-partikula bitasuna erakusten dute, hau da, saiakuntza batzuetan partikula bezala jokatzen dute eta besteetan uhin bezala (teknikoki Hilbert espazioan dauden egoera bektoreaz deskribatzen dira, eremuen teoria kuantikoak azaltzen duen bezala). Fisikariek "funtsezko partikula" terminoa erabiltzen dutenean partikula hauek uhin bezala jokatu dezaketela jakinda egiten dute.

Partikulen fisika zientziaren filosofian eragin handia du; hainbat partikula zientzialari erredukzionismora atxikitzen dira, fisika eta filosofia nahasten hasten diren eremuan.

Eredu estandarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «eredu estandarra»

Gaur egun partikula subatomikoak eredu estandarra jarraituz sailkatzen dira. Eredu honek funtsezkoak diren indar nuklear bortitza, indar nuklear ahula eta elektromagnetismoa deskribatzen ditu bosoien elkarrekintzak horretarako erabiliz. Bosoi neurgailu hauek gluoiak dira, W- and W+ eta Z bosoiak, bai eta fotoiak ere. Ereduak beste 24 funtsezko partikula ditu, materia osatzen dutenak.

Eredu estandarrak aurkitzeke dagoen Higgs bosoiaren existentzia aurresaten du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Partikulen fisika Aldatu lotura Wikidatan