Entzia-Iturrietako Partzuergoa
|
Entzia-Iturrietako Partzuergoa |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Entzia-Iturrietako Partzuergoa / Parzonería de Entzia e Iturrieta |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdea |
| Koordenatuak | 42°48′20″N 2°20′35″W / 42.80556°N 2.34306°WKoordenatuak: 42°48′20″N 2°20′35″W / 42.80556°N 2.34306°W |
| Eremua | 51 km2 |
| Garaiera | 900-1.200 m |
| Distantzia | 30 km Gasteiza |
| Biztanleria | 10 bizt |
| Dentsitatea | 0,2 bizt/km² |
| Sorrera | Erdi Aroa |
Entzia-Iturrietako Partzuergoa Arabako ekialdeko lur komunala da, azalerari dagokionez lurralde historikoko handiena. Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea inguruko 4 udalerriren esku dago (Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Harana). Gasteiztik 30 bat kilometrora dago, Nafarroako muga parean. 5.100 hektareako azalera du.[1] Partzuergoan Entziako mendilerroa dago, Urbasarekin bat egiten duen mendilerro arabarra. Lurralde Antolamendurako Artezpideetan hirigintza-intereseko area gisa izendatua dago Entzia, ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planan, hain zuzen.[2]
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Asparrena eta Donemiliaga.
- Hegoaldean: Harana.
- Ekialdean: Larragoa (Nafarroa).
- Mendebaldean: Arraia-Maeztu, Agurain eta Donemiliaga.
[aldatu] Historia
Partzuergoari buruz aurkitu den agiri idatzirik zaharrena 1458. urtekoa da, beraz, esan daiteke Partzuergoaren sorrera, Arabako beste lur komunalen antzera, Erdi Aroan eman zela.[3]
Historian zehar gertatutako arrazoi ezberdinak direla medio, eta haren biztanlegoaren murrizketa handiagatik, Iturrieta herria Partzuergoaren parte izatera ailegatu zen, administratiboki Agurainen zati bada ere.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Mendiluzeko harrespila, lau zutarri gurutze moduan ezarriak dituena[4].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean
- ↑ LAAen ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren memoria orokorra
- ↑ Entzia-Iturrieta Partzuergoari buruzko aztarna idatziak Eusko-Ikaskuntzaren webgunean
- ↑ Mendiluzeko harrespilari buruzko artikulua euskonews.com web gunean
[aldatu] Ikus, gainera
- Entziako mendilerroa
- Iturrieta
- Badaiako Sierra Bravako Komunitatea
- Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Entzia-Iturrietako Partzuergoa cuadrilladeanana.org webgunean
- (Gaztelaniaz) LA DISTRIBUCION DE LOS TERRENOS COMUNALES EN ALAVA delako artikulua lurr@lde aldizkari digitalean
- Entziako mendilerroa euskadi.net web gunean
|
|||||||||||