Urbasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urbasaren kokapena Nafarroan

Urbasa Nafarroako mendilerroa da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Bataz-beste 1.000 metroko altuera du, bere punturik altuena Baiza delarik (1.183 metro).

Gaur egun "Urbasa-Andia natura parkea" osatzen du, 11.500 Ha-ko hedadura duela.

Eduki-taula

[aldatu] Tontorrak

Lizarragako mendatetik Urbasakora tontor hauek ditugu, ekialdetik mendebaldera:

[aldatu] Geologia

[aldatu] Egitura geologikoa

Urbasa estrukturalki Aurrepirinietako mendilerro bat da, Andia, Lokiz, Leire, Alaitz edo Erreniegarekin batera[1]. Egitura sinklinal eskegi bat da, baina Andiakoa baino askoz leunagoa. Iparralderantz Beriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantz Lokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.

Ekialdeko muga Lizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa.[2]. Mendebaldean Entzia eta Trebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.

[aldatu] Historia geologikoa

Harri gehieneak paleozeno eta eozeno garaikoak dira. Alga gorriak eta nummulites fosil asko aurki daitezke. Hegoaldean itsas-triku fosilak ere aurki daitezke.

[aldatu] Karsta

Urbasa karstifikatutako gunea da, hau da, kareharriz sortua da. Hainbat kobazulo ditu.

[aldatu] Hidrografia

Hegoaldean Urederra jaiotzen da, urdinak diren putzuak eta ur-jauziak sortzen.

[aldatu] Mugak eta administrazioa

Urbasak honako mugak ditu:

Urbasak ere barne mugak ditu, Ameskoetara ematen duen lurrak eurenak baitira eta Sakanara ematen dutenak komunalak.

[aldatu] Ekosistema

[aldatu] Flora

Urbasako basoa

Urbasan batez ere pagoak daude, nahiz eta geroago landatutako pinuak eta magaletan dauden haritzak ere aurki daitezkeen.

Urbasako pagadia, Iratikoaren ondoren, Europako handienetarikoa da. Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutan altza eta arteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).

Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak beste ezki eta hurritzekin.

Dolinetan ere Isopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daude Corydalis Cava eta Ranunculos Ficaria loreak.

Basaranak ere erruz daude.

[aldatu] Fauna

Artaldea Urbasako errepidearen erdian, elurra kentzeko makinak botatako gatza jaten.

Urbasan otsoa eta orkatza aurki daitezke, nahiz eta animaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia, zaldia eta ardia).

Ugarienak diren basabereak basurdea, azeria, katagorria eta muxarrak dira. Hainbat narrasti eta anfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetan saguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.

Hegaztiei dagokionez usoak, beleak eta putreak aurki daitezke. Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke. Haritzak dauden lekuetan txantxangorria aurki daiteke.

Urederran hainbat arrain mota daude, batez ere amuarrainak.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

]][[Kategoria:

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak