Eusebio Erkiaga
Wikipedia(e)tik
Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a - Bilbo, 1993ko maiatzaren 31a) euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Euskara irakaslea eta kazetaria zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaietan Yakintza eta Euzkerea aldizkarientzako idatzi zuen, Gerra Zibilean, berriz, Eguna egunkariarentzat. 1963an euskaltzain bihurtu zen. 1964 eta 1970 artean, Banco de Bilbaok euskaraz argitaratu zuen buletina zuzendu zuen. Eusko Jaurlaritzak 1988an Euskal Letratako Merezimenduaren Saria eman zion.
Idazle bizkaitar oparo honek nobelak, antzerkia, poesia eta ipuinak idatzi zituen. "Endaitz" ezizena erabili zuen, eta mendebaleko euskaraz egin zituen bere lanak. Tartean, Bere laguna zen Lauaxetaren omenez "Ez zaitez Gernikara joan" olerkia idatzi zuen. 1993ko maiatzaren 31an hil zen Bilbon.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- "Arranegi". 1958, Itxaropena
- "Araibar zalduna". 1962, Itxaropena
- "Batetik bestera". 1962, Itxaropena
- "Txurio Txoria". 1986, Labayru
- "Irribarrea galtzen danean". 1987, Bizkaiko Foru Aldundia
[aldatu] Antzerkia
- "Antzerti yayan izan naz". 1936, López Mendizabal
[aldatu] Bildumak
- "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 1". 2002, Labayru
- "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 2". 2002, Labayru

