Falkirk (hiria)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Falkirk hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Falkirk.
|
Falkirk |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Falkirk |
| Estatua | |
| Eskualdea | Falkirk |
| Koordenatuak | 55°59′59″N 3°47′2″W / 55.99972°N 3.78389°WKoordenatuak: 55°59′59″N 3°47′2″W / 55.99972°N 3.78389°W |
| Posta kodea | FK1; FK2 |
| Biztanleria | 34,071 bizt. (2007) |
| [www.falkirk.gov.uk www.falkirk.gov.uk] | |
Falkirk (Eskoziako gaeleraz: An Eaglais Bhreac; scotseraz: Fawkirk), Eskozia erdialdeko udalerria da, Edinburghetik ipar-mendebalderantz eta Glasgowtik ipar-ekialderantz kokatuta. 2007an 34.071 biztanle zituen[1] Hala ere, inguruko Falkirk barrutia kontuan hartuta, hau da Grangemouth, Larbert eta Stenhousemuir herriekin batera, 97.180 biztanle ditu.
Herria Forth eta Clyde eta Union ubideen lotunea dagoenez, Falkirk Industria Iraultzan sendotu zen. Hala ere, azken urteotan zerbitzuen hiri bihurtu da. Ubide bien arteko Falkirkeko Gurpila oraindik badabil. Antoninoren Harresiaren zatiak ere baditu.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Bertan Eskoziako historiarako bi gudu nagusi izan dira:
- Falkirkeko gudua, 1298ko uztailaren 22an, Eduardo I.a Ingalaterrakoak William Wallace mendean hartu zuen.
- Falkirkeko bigarren gudua, 1746ko urtarrilaren 17an, Bonnie Prince Charlie erregenahiak Henry Hawleyk zuzendutako ingeles armada mendean hartu zuen.
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (PDF) Facts about Falkirk, Falkirk Council, http://www.falkirk.gov.uk/the_area/statisics_area.pdf