Fernando Morán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fernando Morán López (Avilés, Asturias, Espainia, 1926 -) espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hamar urtez, diplomatiko gisa lan egin zuen, eta garrantzizko zereginak bete zituen Francisco Francoren eta Felipe Gonzálezen gobernuentzat. Espainiako Alderdi Sozialistako kide izanik, Kanpo Arazoetako ministro izan da, eta enbaxadore NBEn.

Politika, gizartea eta literaturari buruzko saiakerak idatzi ditu, eta, horretaz gainera, zenbait eleberri ere bai, hala nola También se muere el mar (1958) eta El Profeta (1961). 1964an, ipuin-bilduma bat idatzi zuen: Joe Giménez, promotor de ideas (1964). Saiakera- eta oroitzapen-liburuak ere argitaratu ditu: La destrucción del lenguaje (1981), España en su sitio (1990), Los tiempos muertos y otras anotaciones (1990) eta Bloc de notas: análisis, esperanzas y nostalgias (1995). 1997aren bukaeran, El día en que... ipuin-liburua argitaratu zuen, zeinetan izugarrizko fikzioak asmatzen baititu, bere karrera politikoko gertaerak oinarri hartuta.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]