Francisco Fernández Ordóñez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francisco Fernández Ordóñez (Madril, Espainia, 1930 - Madril, 1992) espainiar politikari eta abokatua izan zen.

[aldatu] Biografia

Diktadura frankistaren ondoko trantsizioko gobernuan eta Felipe Gonzálezen gobernuan hainbat ministeriotako buru izan zen. Frankismoaren azken urteetan goi-mailako karguak izan zituen Hazienda ministerioan eta INIn (Industriako Institutu Nazionala).

1977an, UCD alderdian (Unión de Centro Democrático) sartu zen. Trantsizioko Hazienda ministerioan zegoela, zergen erreforma egin zuen, eta Justiziakoan dibortzioaren legea bideratu zuen. 1981ean, UCD alderdia utzi zuen, Leopoldo Calvo Sotelo lehendakari zela. Horren ondoren, Partido de Acción Democrática izeneko alderdia fundatu zuen, handik pixka batera PSOEn txertatu zena. Banco Exterior de Españako lehendakari izan zen 1983an, eta Kanpo Arazoetako ministro 1985ean. Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan (EEE, gaur egun Europar Batasuna) sartzeko akordioak bideratu zituen. Karguari eutsi zion hil baino egun batzuk lehenago arte; dimisioa eman ondoren Javier Solanak hartu zuen haren kargua.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak