Filippo Tommaso Marinetti
Filippo Tommaso Marinetti italiar idazlea izan zen, Egipton jaioa (Alexandria, 1876 - Bellagio, 1944). Parisen bizi izan zen, eta han idatzi zituen lehendabiziko lanak, frantsesez. Filippo Marinetti izan zen, hain zuzen ere, futurismoa izeneko joera abangoardiazalearen sortzailea. Ondoren, abertzaletasunaren ondorioz, militarismoa bultzatu eta faxismoaren alde jarri zen. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu azpimarratzekoak: Les vieux marins, (1897, Mariñel zaharrak); La conquête des étoiles (1902, Izarren konkista); Le roi Bombance (1905); Manifeste technique de la littétature futuriste (1912, Literatura futuristaren aldarrikapen teknikoa); Mafarka le futuriste (1910); Guerra, sola igiene del mondo (1915); Futurismo e Fascismo (1924); Elettricità sessuale (1919); eta Poemi simultanei futuristi (1933).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.