Fozea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fozea Turkiako kostaldean

Fozea[1] (antzinako grezieraz: Φώκαια) Asia Txikiko hiri grekoa da, gaur egun Turkian dagoena. Antzinan Phocaea edo Phokaia deitzen zitzaion herria gaur egun Foça edo Eskifoça dago, Esmirnako golkoan.

Bere izena foka (animalia) hitzetik dator, hiriaren sinboloa izan zena. Eritrea eta Teos-eko kolonoek fundatuta K. a. VIII. mendean. Portu garrantzitsua izan zen eta Mediterraneo mendebaldeko herrialdeekin tratu handiak mantendu zituen: Massalia (Marseilla), Niza, Tartessos, Emporion (Empúries), Alalia (Korsika) eta Velia.)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotoren berrien arabera, Tartessoko errege Argantoniok Fozeako herritarrei, pertsiarrek mehatxatuta zituztela, zera eskaini zioten, beren lurretako edozein lekutan kokatzea beren herria. Ez zutenez onartu Argantonio diru asko eman zuen Fozean harresia eraikitzeko. Hala ere, esfortzu hauek, ez zuten bere fruitua eduki eta 540. urtean Ziro Handiaren gizonek Fozeako harresiak suntsitu zituzten, populazioa erdian abandonatu zuten hiria eta Alalian bilatu zuten babeslekua, Korsikan.

Fozeakoek Tartessosen egoteko aukera galdu zuten eta beren herrialdea suntsituta izan zenerako Argantonio hil egin zen. Denboraldi horretan, Kartagoko boterea indartzen ari zen Iberiar penintsulan. Fozearen suntsiketaren bost urte pasa ondoren, 535. urtean, Kartago eta etruskoen artean itsasozko aliantza bat sortu zen eta grekoen kontra Alalian, irabazle atera ziren, eta berriz ere, lekuz aldatu behar izan zuten, aldi honetan Italiako kostaldeetara, non Elea herria fundatu zuten.

Pentsa dezakegu Argantonioren laguntza hori beste intentzioekin eginda izan zela, adibidez, irteera berriak bilatzen ari zen monopolizatzeko, lehendik merkatari feniziarrak Tartessosko merkatuaren gain zeuden eta. 573.urtean Tiro garaitua izan zen Babiloniako errege Nabukodonosorren esku, horren ondorioz mendebaldeko kolonia feniziar eta ekialdeko metropoliekin deskonenktatu egin zuten. Argantonio, bere erresuma krisi sakon batean ikusi zuen, ez zuen aurkitzen irtenbideren bat meategietako produktuetan eta Kartagoren eboluzioaren beldurragarik, fozeatarrei konbentzitzen saiatu zen beren lurretan gelditzeko eta beren merkataritza harremanak indartzeko.

Argantonioren eskaintza honen kapitulua erreferentzia egiten dio, zeharkako modu baino argi batez, Tartessosek, zibilizazioan krisi sakon bat sufritzen ari zen, eta hiri horren azken urteak iristen ari ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fozea Aldatu lotura Wikidatan