Francisco Pacheco
Wikipedia(e)tik
Francisco Pacheco (Sanlúcar de Barrameda, Cádiz, Espainia, 1564ko azaroaren 3an bataiatua - Sevilla, Espainia, 1644ko azaroaren 27a) espainiar margolaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Sevillan egin zituen margolaritza-ikasketak; Flandesen izan zen, eta Toledon El Greco ezagutu zuen.
Margolaritza-eskola famatu bat antolatu zuen Sevillan; han, besteen artean, Velázquez eta Alonso Cano margolarien maisu izan zen.
Pachecoren lan handietan, manierismoaren eragina pixkanaka desagertu zen, eta errealismoa eta argi-ilun gogorrak areagotu. Bestalde, indar handiko erretratuak egin zituen. Didaktika lanak ere idatzi zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.