Frontball Planet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frontball Planet
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaFrontball Planet
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideabanaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoasports video game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, gaztelania, frantsesa, italiera, alemana, Latin American Spanish (en) Itzuli, portugesa eta euskara
Joko-moduabakarka jokatzeko modua, shared/splitscreen multiplayer (en) Itzuli eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaPlayStation 4, PlayStation 5 eta Microsoft Windows
Ekoizpena
GaratzaileaRelevo Videogames
Argumentu nagusiafrontballa
frontballplanet.com


Frontball Planet 2023ko, Gammera Nest ekoiztetxearen laguntzarekin, Relevo Videogames bilbotar estudioak garatutako bideo-joko bat da.

Frontball-a ez da kirol berria: 2008. urtean sortu zen. Daniel Sanchez Play Station Talents eta Frontball Planet programaren koordinatzailea da, eta Gammera Nest estudioaren zuzendaria. Azaldu du urteak daramatzatela bideo-jokoa mamitzen, 2017an hasi zirela Nazioarteko Euskal Pilota Federazioarekin eta Play Station Espainiarekin lanean, kirolaren ohitura osasungarriak eta gamming arduratsua sustatzeko.[1]

Planet hitzarekin mundu osoko zazpi kokapeni erreferentzia egin nahi izan diote, zazpi pilotalekuri: Bilbo, Dubai, Madril, Miami, Mexiko Hiria, New York eta Tokio. Horretaz gain, bi agertoki berezi izango dituzte: barneko kantxa bat entrenamenduetarako eta espazioko estazio bat.[1]

Play Stationek produktua ahalik eta jokalari gehienengana iristea nahi du. Horregatik, bideo-jokoa PlayStation 4 eta 5 kontsoletan eta PCetan lehenetsiko da, baina, ondoren, beste edozein kontsolatara eta sakelakoetara eraman nahi dute.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Play Stationen ere pilotan» Berria 2022-07-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bideo-joko Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.