Futurama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Futurama
Deskribapena
Atalak72
Produkzioa
Iraupena20 minutu gutxigora behera
KateaFOX

Futurama Matt Groening, The Simpsons arrakastatsuaren sortzaileak, egindako bigarren animazio telesaila da. 1999 urtean estreinatu zen baina 2003an FOX telebista kateak bertan behera uztea erabaki zuen bere sortzaileen iritziaren aurka. DVDen salmenta onen ondoren, 2007an telesaila berriro martxan jartzea erabaki zuten, oraingoan lau film luzeren moduan.

Istorioa

Philip Fry, New Yorkeko pizza banatzaile gazte bat, 1999eko abenduaren 31an, banaketa bat egiten ari zen unean kapsula kriogeniko batean izozturik geratu da. Bertan 1000 urte igaro ondoren, 3000. urteko New New York hirian esnatu da. Lehen egunean Leela begi bakarreko neska eta Bender robota ezagutuko ditu eta eurekin, bere senideren baten bila hasiko da, azkenik belaunaldi askoren ondorengo biloba bat topatuz: Hubert Farnsworth irakasle zaharra. Hiru lagunak, honen Planet Express mezularitza enpresan lanean hasiko dira, handik aurrera hainbat abentura biziz etorkizuneko lurrean eta baita unibertso zabalean.

Formatuak

Telesaila

Sakontzeko, irakurri: «Futurama atalak»

Telesailak lau sasoi izan zituen kantzelatu aurretik.

Filmak

Telesaila kantzelatu ondoren lau film egitea erabaki zuten zuzenean DVDtan saltzeko.

  • Benders big score (2007)
  • The beast with a billion backs (2008)
  • Benders game (2008)
  • Into the wild green yonder (2009)

Filmeen salmenta arrakastaren ondoren berriro ere telesaila ekoiztea erabaki du FOXek 2010etik aurrera.

Pertsonaiak

Sakontzeko, irakurri: «Futurama telesailaren pertsonaiak»

Planetak

Eguzki-sistemako planetak

Lur planetaren bandera
  • Merkurio: Fry eta Amy joan ziren behin planetara, labazko ozeano eta gasolindegi bat aurkituz.
  • Artizarra: Futuraman bizitza dago Artizarran, eta ohian arros eta labazko ibai eta itsasoak dituela.
  • Lurra: Telesaileko planeta protagonista, Planet Expressen etxea.
  • Marte: Lurtarrengatik konkistatua izan zen eta Wong familia bertako lurrazal gehienaren jabe da. Bertan unibertsitate famatu bat kokatzen da.
  • Jupiter: Fry, Amy eta Zoidberg planeta honetako Europa Satelitera joan ziren behin.
  • Saturno: Ez da agertu.
  • Urano: Aurreko menderen batean izena aldatu zioten. 3000 urtean Urrecto deitzen da.
  • Neptuno: Sei besodun izaki moreen jatorrizko planeta; baita ere Robot Santaren bizitokia.
  • Pluton (planeta nanoa): Erabat izoztuta dago. XXXI. mendean pinguino erreserba bat da.

Beste Planetak

  • Vergon 6: Planeta hau animalia bitxiez beteta zegoen suntsitu baino lehen.
  • Chapek 9: Gizakiak gorrotatzen dituzten robotez osatutako kolonia bat da.
  • Omikron Persei 8: Lurretik 1.000 argi urtera dago eta Lurra eraso zuten "Ally McNeal" telebista saioagatik.
  • Wormulon: Bare itxurako izaki batzuk bizi dira bertan eta Slurm edaria fabrikatzen dute.
  • Planeta Neutrala: Bertako biztanle grisek ez dute inoiz erabakirik hartzen.
  • Decapod 10: Zoidberg doktorearen jaiotze planeta da ondarrez osatutakoa.
  • Spheron 1: Lurrak planeta honi gerra deklaratu eta irabazi zion arrazoirik gabe. Bertako biztanleek esfera itxura dute.
  • Amazonia: Emakumez osatutako planeta bat da eta bere nagusia robot eme bat da.
  • Eternium: Nibblerren jaiotze planeta da eta unibertsoko lehenetarikoa.
  • Osiris 4: Bertako zibilizazioa Egiptokoaren oso antzekoa da eta monumentu itzelak eraikitzen dituzte.
  • Anphibios 9: Kif Krokerren jaiotze planeta zingirez osatutakoa.
  • Omega 3: Star Trek telesailarekin erlazioa zuen guztia planeta horretara bidali zuten. Bere aktore nagusien buruak baita ere.
  • Tarantulon 6: Tarantula itxurako izakiak bizi ziren bertan eta gizakien kontrako gerra galdu zuten.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Futurama
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Futurama