Pinguino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pinguinoak
Fosilaren garaia: Paleozeno-gaur egun

Pygoscelis antarctica pinguinoa bi kumerekin
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Sphenisciformes
Sharpe, 1891
Familia: Spheniscidae
Bonaparte, 1831
Hedapen mapa

Pinguinoa (ordena Sphenisciformes eta familia Spheniscidae osatzen dutenak) itsas hegazti bat da[1]. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.

Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumaje. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugimendua: lehorrekoak eta uretakoak.
  • Lehorrean, pinguinoak dilin-dalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40 kilometroko abiadura lortzeraino[2].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte[3]. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik[4].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ºC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinguinoen artean 18ren bat mota bereiz daitezke[5]. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Pinguino txikia (Pygascelis papua). Pinguino txikiena da, 35 zentimetro inguru garai izaten da. Lepoa, bizkarra eta hegoak beltzak izaten ditu, bular-sabelak berriz zuriak.
  • Pinguino mottoduna (Eudyptes sp.). 60 zentimetro garai eta buruaren alde banatara luma horitako bi moto ditu. Negua itsasoan ematen du.
  • Pinguino handia (Aptenodytes sp.). 110 zentimetro inguru garai izaten da eta bizkarraldea beltza eta sabelaldea zuriak ditu. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen bizitzaren parterik handiena, baina itsasora irtenda arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere hilabete batzuk igarotzen ditu. Arrainak eta soinberak jaten ditu batez ere.
  • Pinguino enperadorea (Spheniscus sp.). Pinguino mota handiena eta ezagunena da. 120 zentimetro inguru izaten da. Lehen aipatu dudan bezala arrak inkubatzen du emeak erruten duen arrautza bakarra, hanken gainean jarri eta sabelaldean duen larru-tolesturarekin estalita. Inkubazioak bi hilabete irauten du negu garaian, eta garai horretan milaka kide elkartzen dira koloniatan barrualdean, kostatik oso urrun.

1844ko uztailaren 3a azken Pinguino handien bikotea hil zuten, Pinguinus generoa betiko iraungiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Acosta Hospitaleche, Carolina (2004): "Los pingüinos (Aves, Sphenisciformes) fósiles de Patagonia. Sistemática, biogeografía y evolución". Universidad Nacional de La Plata. La Plata, Argentina
  2. Davis; Lloyd S. & Renner; M. (1995). "Penguins". Londres: T & A D Poyser. ISBN 0-7136-6550-5
  3. Williams; Tony D. (1995). "The Penguins - Spheniscidae". Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-854667-X
  4. Jouventin, P; Aubin, T. & T Lengagne (1999) "Finding a parent in a king penguin colony: the acoustic system of individual recognition" Animal Behaviour 57: 1175–1183. orr.
  5. Ksepka, Daniel T., Bertelli, Sara & Giannini, Norberto P. (2006): "The phylogeny of the living and fossil Sphenisciformes (penguins)". Cladistics 22(5): 412–441. orr.
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Sphenisciformes
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinguino Aldatu lotura Wikidatan