Galeusca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau proiektu politiko eta kulturalari buruzkoa da; aldizkaria gaitzat duena beste hau da: Galeuzca aldizkaria

"Galeusca" edo "Galeuzca" Galizia, Euskadi eta Katalunia nolabait batzeko proiektu politikoa eta kulturala da. Abiatu bezain laster, XX. mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil.

Galeuscaren anagrama.

[aldatu] Kronologia

  • 1923ko udan Sabin Aranaren disidente batzuk (EAJkoak) batu ziren politikari kataluniar eta galiziar batzuekin, Rafael Casanovaren omenez, elkartea sortuz. Irailean, Miguel Primo de Riveraren kolpeak proiektua geldiarazi zuen.
  • 1974an hiru herrialdeetako idazle talde batek ekin zion urteroko jardunaldiak antolatzeari, biltzeko lekua urtez urte aldatuz.
  • 2003ko urri-azaroan XX. jardunaldiak "Mugak hautsiz" izenburupean antolatu zituzten Gernikan.
  • 2004ko urri-azaroan XXI. Galeusca literarioa Ourensen (Galiza) egin zuten, "Hiria eta Hitza" gaia hartuta.
  • 2005eko azaroan burutu dituzte XXII. literatura jardunaldiak Gironan (Katalunia). Honen ondoren, "XXII Galeusca. Tradizioa eta disidentzia" liburua argitaratu dute.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak