Fenian zikloa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelta mitologia
Celtic lettre I chien.jpg
Mitologia gaelikoa
Britoi mitologia
Arturiar zikloa
Erlijioa
Zelta jaiak
Ikus zelta mitologiari buruzko artikulu guztien zerrenda

Fenian Zikloa edo Fiannaidheacht (gaur egungo irlanderaz Fiannaíocht), Fionn-en Zikloa, Finn-en Zikloa, Fianna-ren Zikloa, Finnian Ipuiak, Fian Ipuiak, Féinne Zikloa, Feinné Zikloa eta Ossiándar Zikloa izenekin ere ezagutzen da. Hitz-lauz eta bertsoz osatutako kontakizun multzo bat da. Beren gai nagusia Fionn mac Cumhaill heroi mitikoa eta bere Fianna Éireann gerlarien balentrien goraipamena da. Irlandar mitologiako lau ziklo nagusietako bat da. Beste hiruak Ziklo Mitologikoa, Ulstergo Zikloa eta Ziklo Historikoa dira. Kronologikoki, Fenianen zikloa hirugarrena litzateke, Ulstergoa eta Historikoaren artean. Fenian zikloari askotan Osiandar zikloa edo Ziklo Osianikoa ere deitu ohi zaio, Fionn-en seme zen Oisín izango baitzen olerkien ustezko idazlea. Ziklo honek Fiannatarren beste senide edo kideei buruzko beste zenbait kontakizun ere baditu, horien artean Caílte (Fionn-en hiloba), Diarmuid Ua Duibhne, Oisín-en semea den Oscar, eta Fionn-en etsai amorratua den, Goll mac Morna.

Kontakizunaren laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cormac mac Art, Irlandako Errege Nagusiak, bere erresuma babesteko Fiannatarrak osatu zituen, klanen koalizioa. Fianna taldearen nagusitza bi klanen gain zen: Bascna Klana, bere buruzagia Cumhall zelarik, eta Morna Klana, Goll buruzagi zutelarik eta Liath Luachra altxorzain bezala. Knock-eko Gudaren ondoren, Mornako Klanekoek Cumhall hil eta Bascna Klanaren altxorraren poltsa lapurtu egiten dute. Cumhall-en emaztea zen, Muirne-k ihes egin eta haur bat erditzen du, Demna (edo Deimne), azken haur bi emakume gerlarik zainduko dute, Liath eta Bodhmall druidesa (Cumhall-en arreba). Muirne Kerry-ko erregearekin ezkonduko da.

Fionn-en altxamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demna-k bere ile argia dela eta, Fionn ("zuri" edo "dizdiratsu") ezizena jasotzen du, eta adin egokia izan bezain laister mendeku bila joango da. Liath Luachra hil eta altxorraren poltsa berreskuratuko du, azken hau Knock-eko Gudan biziraun zuten gerlariei emango die. Finn Eces olerkariarekin ikasten dagoelarik, Fionn-ek nahigabean Jakinduriaren Izokina jan eta munduaren jakintzaren jabe egingo da. Hiru froga igaro ondoren Tara-ko Errege Nagusiaren Gortean onartua izango da eta Bascna Klanaren liderra bilakatuko da.

Fionn eta Aillén[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samhain jaiero, Aillén mac Midgna maitagarriak Taran izua zabaltzen zuen, bere arpa joaz gerlariei loa eragin eta jauregiari su emanaz. Fionn-ek arparen musikarengandik babesten zuen bere lantza magikoa erabiliz Aillén hilko du. Sari moduan Fianna taldearen buruzagi izendatuko dute, Goll ordezkatuz, azken honek bere leialtasuna zinpean emango dio.

Fionn eta Sadb[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin batez, Fionn orein bat ehizatu nahian ari zen, baina hau harrapatzean, Bran eta Sceolang bere zakurrek oreina akabatzea eragotzi zioten, eta gau hartan bertan oreina emakume eder batean bihurtu zen, Sabdh. Emakume honen esanetan, Fer Doirich druidak bilakatu omen zuen orein. Fionn-en egoitza zen Allen-go Gotorlekuak apurtu omen zuen aztikeria hura, Sadb bere mugen barnean mantentzen zen bitartean druidaren sorginkeriaren eraginetik hat izango zen. Fionn eta Sadb ezkondu egin ziren. Denbora igaro ostean, Fionn-ek inbaditzaile batzuk kanporatu nahian bere egoitza utzi egin zuen eta Sabd Gotorlekuan gelditu zen. Fer Doirich druida Fionn-en antzarekin mozorroturik bertaratu zen, Sabdh Gotorlekutik kanpo atera zedin konbentzitu zuen eta han berriz ere orein bilakatu zen. Fionn bere bila ibili zen baina zazpi urteren buruan aurkitu zuen arrasto bakarra orein batek hezitutako haurtxo bat izan zen: Oisín. Denborarekin Oisín bardo ospetsu bat bihurtuko zen baina Sabd gaisoaren arrastorik ez zen sekula inoiz gehiago izan.

Gabhra-ko Guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osterantzeko Fenian Zikloa Oisín-en jaiotza eta Gabhra Gudaren artean igarotzen da baina hau dena oso luzea eta nahasiegia da laburpen motz bat egiteko. Ez ustean Cormac Errege Nagusia zendu eta bere semea den Cairbre Lifechair-k Fianna taldea suntsitzeko helburua du, erregea berriak ez baitie Fianna taldekoi beren babesarengatik dirurik ordaindu nahi. Hau honela ikusirik, Cairbre Lifechair-k gudaloste bat antolatu eta asebete gabe zeuden gerlari talde batekin elkartuko da, honela guda sorraraziko du eta honetan Fionn-en zerbitzaria hilko dute. Guda honetan Goll erregearen lerroetara gehituko da eta Bascna klanaren aurka. Zenbait kontakizunen arabera, bost gerlarik hil omen zuten Fionn gudalekuan, beste batzuen esanetan aldiz, Aichlech mac Dubdrenn-ek erahil omen zuen Fionn Ibiaren Gudan. Edonola ere, soilik hogei gerlarik lortu izan zuten guda honi bizirautea, horien artean Oisín eta Caílte barne zeudelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]