Georgiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georgiera / Kartveliera
ქართული ენა — ქართული‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGeorgia, Iran, Azerbaijan, Turkia, Errusia.
Hiztunak4,1 milioi [1]
OfizialtasunaGeorgia
EskualdeaKaukaso
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
Kartveliar hizkuntzak
Karto-Zan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria, SOV hizkuntza, hizkuntza ergatiboa, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta postposizioa
Kasu gramatikalaknominatiboa, ergatiboa, genitiboa, datiboa, instrumentala, bokatiboa, transformative case (en) Itzuli eta adverbial case (en) Itzuli
AlfabetoaMxedrulia, Georgian Braille (en) Itzuli, Asomtavruli (en) Itzuli, Nuskhuri (en) Itzuli eta Mkhedruli (en) Itzuli
Aurrekariaantzinako georgiera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ka
ISO 639-2geo kat
ISO 639-3kat
Ethnologuekat
Glottolognucl1302
Wikipediaka
Linguasphere42-CAB
ASCL4902
Linguist Listgeor
IETFka

Georgiera edo kartveliera[2] Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde horretan, biztanleriaren % 83ren jatorrizko hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek herrialdetik at mintzatzen dute. Alfabeto berezi batez idazten da, georgiar alfabetoaz, hain zuzen.

Georgierari kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliera hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita.[erreferentzia behar] Georgiera hizkuntza horien erreferente literario ia bakarra da, hala ere. Kivrulia, juduek hitz egiten duten aldaera, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian eta 65.000k bertatik kanpo (Israelen, batez ere).

"Dené-Kaukasoar hizkuntzak" eta "Euskal-Kaukasoar hizkuntzak" hipotesien arabera, euskararen jatorri berekoa da, Dené-Kaukasiar superfamilia linguistikoa osatzen baitute[3].

Ezaugarriak

Georgiera deklinabidea duen hizkuntza bat da. Guztira, zortzi kasu daude: nominatiboa, ergatiboa, datiboa, genitiboa, instrumentala, adberbiala, lokatiboa eta bokatiboa, izen, adjektibo eta izenordeekin erabiliak. Plurala eta singularra atzizki batekin markatzen dira kasua markatzen duten izenetan. Halaber, postposizioak erabiltzen ditu. Ez dago genero gramatikalik. Aditzek subjektuarekin, objektu zuzenarekin eta zehar objektuarekin batera komunztadura egiten dute: oso sistema konplexua dute eta iragankorra eta iragangaitza bereizten dira. Aditz-formak orainaldia, aoristoa eta perfektua dira.

Hitzen ordena oso askea da eta SAO, SOA eta OSA eskemak daude (S = Subjektua; A = Aditza; O = Objektua). Guztira, 5 bokal ditu eta 29 kontsonante-fonema, ejektiboak barne. Kontsonanteak elkarren segidan metatzea arrunt-arrunta da: adibidez, მღვდელი (mghvdeli, 'apez') eta მწვრთნელი (mcvrt'neli, 'entrenatzaile').[4]

Erreferentziak

  1. Glanville Price: Encyclopedia of the Languages of Europe
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
  3. Dené-Kaukasoar hizkuntzen mapa Santa Fe institutua.
  4. Aboutgeorgia.net

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgiera Aldatu lotura Wikidatan
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.