Giza klonazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Giza klonazioa gizaki baten, giza zelula baten edo giza ehun baten kopia sortzea da, genetikoki erabat berdina dena.

Gaur egun, giza klonazioaren ikerketaren helburua ez da genetikoki berdinak diren pertsonak edo umeak sortzea, baizik eta enbrioietatik ama zelulak hartzea gaitzak sendatu ahal izateko, zenbait kasutan genetikoki bateragarriak diren ehunak behar izaten baitira, adibidez hezur-muinari eragiten dioten gaitzetan transplantea behar bada. Ama zelulak lortzeko giza eta animalien klonazioen hainbat ikerketa egin dira, eta, beste edozein ikerketa zientifiko bezala, maila mundialean publikatu dira.

Klon naturalak ere badira. Hori da, hain zuzen ere, biki monozigotikoen kasua: genetikoki berdinak dira. Nolanahi ere, bikiak nahiz klon artifizialak ez dira inoiz guztiz berdinak izango, genegikoki berdinak izan arren epigenetikak eragin handia baitu giza garapenean.

Arazo etikoa eta erlijiozko ikuspuntua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza klonazioak gatazka etiko eta juridikokoa sortu izan du, eta hainbatek guztiz gaitzesten dute, nahiz eta medikuntza-helburuetarako izan. Maila etikoan giza klonazioari egin zaizkioen kritika askok jatorri erlijiosoa dute atzean. Eliza katolikoak, esaterako, giza klonazioa gaitzesten du, giza enbrioietatik ama zelulak lortzeko prozesuan enbrioia suntsitzen baita, eta Elizarentzat hori hilketa da, enbrioia jada gizakitzat dauka eta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]