James Dewey Watson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Dewey Watson
James Dewey Watson
Zientzialaria
Arloa Biologia molekularra
Jaio 1928ko apirilaren 6an
Chicago, Illinois (Estatu Batuak)
Lanak ADN molekularen egituraren aurkikuntza 1953an


James Dewey Watson (1928ko apirilaren 6) biologo eta zoologo estatubatuarra da, Francis Crickekin batera ADN molekularen egituraren aurkitzaileetako bat izateagatik ezaguna. Honi esker gainera, Medikuntzaren Nobel saria irabai zuten 1962an.

Chicagoko Unibertsitatean eta Indianako Unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean lan egin zuen non bere lankide eta laguna izango zen Francis Cricik ezagutu zuen. 2007an jubilatzera behartu zuten arraza beltza eta haien adimenari buruz egindako komentario batzuen ondorioz.

Hainbat zientzia liburu idatzi ditu, esaterako, The Molecular Biology of the Gene 1965ean eta oso ezaguna den ADNaren egituraren aurkikuntzari buruzko The Double Helix 1968an.

[aldatu] Zientzialari liskartsua

Watsonekin lotutako lehenengo hika-mika ADNaren egituraren aurkikuntzarekin erlazionatuta dago. 1952an Rosalind Franklin ADN molekularekin lanean ari zela, X izpien bidez argazki on bat ateratzea lortu zuen. Argazki hau Watson eta Cricken eskuetara heldu zen eta berari esker, ADNaren egitura zehaztea lortu zuten 1953an. Franklin 1958an hil zen minbiziarekin eta Nobel Saria Watson eta Crickek jaso zuten 1962an. Gerora, oso gai polemikoa bihurtu da hau.

Hala ere, azken urteetan egin ditu adierazpen harrigarrienak Watsonek. Lehen polemika handia 90. hamarkadaren erdialdera agertu zen. Watsonek emakumeek abortatzeko eskubidea izan beharko luketela esan zuenean haurra homosexuala izango denaren frogak izanez gero.

2007ko urrian arraza beltzeko pertsonek ez zutela zurikoek adinako adimena esan zuen geneetan oinarrituz. Adierazpen hau arrazista bezala hartua izan zen eta Watsonek barkamena eskatu behar izan zuen. Ondoren, azken 43 urteak lanean eman zituen Cold Spring Harbor Laborategitik dimisioa aurkeztu zuen.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak