Gregorio Larrañaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mañukorta 2004an.

Mañukorta, benetako izenez Gregorio Larrañaga Mandiola (Markina, Bizkaia, 1943ko abenduaren 1a), bertsolari bizkaitarra da.

ETB 1eko Txoko-Latex eta Wazemank programei esker ezagunago bihurtu zen. Izan ere, azken programa honetan lehiaketa berezi bat egiten zuten bere esaldiak asmatzeko, Mañukortaren hitz egiteko era berezian oinarrituz.

[aldatu] Biografia

Mañukorta 2010ean.

1943ko abenduaren 1ean jaio zen Markina-Xemeingo Larruskain auzoko Maiñukorta baserrian. 1967an soldaduska amaitu eta Ameriketara joan zen bere osabarekin artzain gisa lan egiteko. Han 6 urte eman zituen. Horrez gain nekazari eta fabrikako langile ere izan da.

1960an hasi zen bertsotan jendaurrean Markinan.

[aldatu] Sariak

  • Orixe saria.
  • Xenpelar saria.
  • 1975eko Zepai saria: bertso onenaren saria
  • 1977ko Zepai saria: bertso onenaren saria

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak