Gustave Eiffel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustave Eiffel
Gustave Eiffel
Gustave Eiffel, 1893ko L'Illustration aldizkariko irudi batean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Alexandre Gustave Eiffel
Jaio 1832ko abenduaren 15a
Dijon (Frantzia)
Hil 1923ko abenduaren 27a
Paris (Frantzia)
Sinadura

Alexandre Gustave Eiffel (Dijon, Frantzia, 1832ko abenduaren 15a - Paris, Frantzia, 1923ko abenduaren 27a) arkitekto eta ingeniari frantziarra izan zen. Egitura metalikoetan espezializatu zen. Mundu osoan ezaguna egin zen Eiffel Dorrea eraiki zuelako.

Biografia

Metalezko eraikuntzak egin zituen batez ere, eta zubi eta geltoki ugari egin zituen. Obrarik ospetsuena Parisko Eiffel dorrea da (320 m garai, 1887-1889).

Aerodinamikazko lehenengo laborategia antolatu zuen Frantzian (Auteuil, 1912).

Euskal Herrian egin zituen obren artean, aipagarriak dira Donostiako geltokiko markesina (1881), Donostiako Boulevardeko kioskoa, eta Errobi ibaiaren gaineko zubia Baionan.

Lan garrantzitsuak

Eiffel dorrea

Sakontzeko, irakurri: «Eiffel Dorrea»

Parisen altxatzen den burdinazko eraikuntza da. 320 m-ko altuera du. Gustave Eiffel ingeniariaren esanetara eraiki zen 1887-1889 bitarteko urteetan eta 1889. urtean inauguratu zen, urte hartako erakusketa unibertsalarekin batera. Lau oin ditu euskarri gisa, eta piramide luze baten itxura du. Parisko eraikuntza ezagunena da. Irrati antenak jarri ziren bertan eta, 1959tik aurrera, telebistakoak (hasieran 300 m-ra eta gero 20 metro gorago).

Irudi galeria

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Eiffel Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak